Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-06-17

Udaberriari...


Udaberria amaitzeko egun gutxi geratzen diren honetan udaberriari testu bat eskaintzeko nahia eta beharra etorri zait. Udaberriari edo udaberriak dakarkigun guztiari...udaberriarekin batera eguraldiak hobera egiten du (edo erotu egiten da...), zelaiak loratu egiten dira eta mendi eta belazeak animalien kumeez betetzen dira... azkar haziko diren kumeak, edertasunez beterikoak...batek daki zergatik baina nolabait ere, ziurrenik eguraldi hobearen ondorio izango da, ume txikiz betetzen dira gure herri eta hirietako kaleak... edonon aurkituko ditugu umeak alde batetik bestera kezkarik gabe korrika, edonon eragingo digute parra edo gure aurpegia aldaraziko dute...baina udaberriak ere indar, eginahi eta desioz betetzen ditu gure buruak... eguzkiaren indarra akaso...eta udaberria bukatzear dagoen honetan, zer esan......mila esker udaberri honi, horrenbeste gauza on ekartzeagatik.....arren, ez ditzala udazkenak berarekin eraman... eta mila esker horrenbeste animalien kume polit ikustea posible egin duen horri ere.uda ona izan

No hay comentarios: