Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-06-24

euria ari du...

uda euriaren presentziarekin hasi dugu... tximista, trumoi, kazkabar eta euri tantek egin digute bisita gaurkoan eta egin nahi genituen gauza asko alde batera utzi behar izan ditugu... leiho ertzean eseri eta euri tantei so orduak igaro genitzake etxearen goxotasunean bart suari so igaro genitzakeen era berean... sua eta ura, ona eta txarra, zuria eta beltza, hurbil eta urrun, atzo eta bihar... aurkakotasunak edo elkarren osagarri diren kontzeptuak... gauza on guztiek dute euren alde txarra, zuria dirudien orok badu alde beltz bat gris bihurtuko duena, hurbil zaitudan arren urrun sentitzen zaitut gaur... atzo gertu zintudan eta bihar ez dakit non egongo zaren, edo non egongo naizen ni ere...
uda euriaren presentziarekin hasi dugu... eta atzo irri, poz eta umore onak belztu egin dizkigu... gaur ez diogu munduari begietara begiratuko, burumakur, goibel, huts sentituko gara... eta euri tanta batzuengatik besterik ez... gaur ez daukagu gauza gehiegirik egiteko gogo ezta indarrik ere, etxean geratu nahi dugu, zinera joan, maite dugun horren ondoan egonean egon... orduak pasa eta euri tantak goitik behera nola datozen ikusi... filme bat ikusi, goxo goxo egon eta galdera transzendentalak egingo dizkiogu geure buruari... zergatik hau eta zergatik bestea? zergatik niri eta ez besteei? noiz? non? buruak martxan izango ditugu orduetan zehar erreflexio sakon baina askotan zentzugabeak eginez... azkenean, ziurrenik geuretzat besterik ez diren erreflexioak egituratuko ditugu......bihar mundua beste era batera ikusiko dugu...... agian ez du euririk egingo baina gaur euriaren konpainia xumearekin pentsatu, sentitu, bizi izan dugun guztiak geure geroa baldintzatu eta aldatuko du akaso....bart San Juan suari eskatu genizkion desira, amets eta gauza txiki guztiak gaurko euriak eraman ez ditzala pentsatuko dugu behin eta berriz...suak haizeratuko zituela egi bihur daitezen, bete daitezen... bete ditzagun....uda euriaren presentziarekin hasi dugu... baina udako euriak bere xarma izan, baduenez, ez dezagun gutxietsi...gaurko euriak ernatuko baititu atzo suari eskatu genizkion guztiak eta.
eta ez ahaztu... esaerak dion bezala... sua eta ura belaunetik behera

No hay comentarios: