Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-06-15

bakarrik ala elkarrekin?


azterketen inguruan pentsatzen jarrita konturatzen naiz azterketak azken finean bizitzaren isla bat izan daitezkeelaz... azterketa prozesu luze baten azken unea besterik ez delako, aurreko hilabete, egun, ordu, minutu eta segundoetan bizi izan dugunaren azken unea; aurreko guztiaren fruituak edo ernatuko ez diren haziak ereiteko unea. azterketa aurretik lagunduko diguten ikaskide, lagun, irakasle...-ez inguraturik gaude, nolabaiteko segurtasuna ematen digute (segurtasuna edo histerismora daramaten bidaikideak)... baina azterketan...azterketaren aurrean bakarrik aurkituko gara... bakarrik egoera garrantzitsu baten aurrean..... bizitzan bezalaxe... une garrantzitsu baten aurretik beti izango dugu lagunduko digun norbait, bidea argitzen saiatuko denik, bide okerretik eramango gaituenik, baina une erabakiorrean...bakarrik egongo gara...beraz, zergatik ez dugu ikasten alboan ditugunak behar bezala zaintzen eta zergatik ez diegu era berean geure buruei konfiantza pixka bat gehiago ematen une erabakigarritan bide zuzena hartzeko?beti izango dugu bide okerra hartzeko aukera, baina inork ez diezagula geure okerrak guk erabakitzeko eskubidea ukatu. gure bidean agertuko direnak edozein unetan desager daitezkeelako eta gure bidean iraungo dugun bakarrak izango garelako.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

argazki bikaina nungo da????
eta zeba jarri dezu??????

*Nahia* dijo...

donostiakoa, eta donostiarra naizelako jarri det...

Anónimo dijo...

ZE rantzia zeran ez??????
beno hori pentsatzen edo sentitu dot!!!