Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-06-15

******* KAIXO ********




Ikasten egon behar nukeen egun horietako bat gehiago baina ezinean... beraz zer egingo nuen ba blog bat... jarraipena izango duen edo ez... ezin esan... baina beno, hemen zabiltzatenei ongi etorria eta lasai parte har dezazuen gonbita... iritzi guztiak baitira zilegi, eta besteen iritziak entzuteak aberasten baitu bat.
Nahi duzuen arte.....nahi den guztia lor daitekeelako... edo lortzen saiatzeko aukera inoiz ez delako galdu behar...

*Nahia*

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Ikasten egotea ez da txarra nahia, ikasten aritzeak nekatzen du bat! Ekainean ikasten egoteak irailean ikasten aritu beharra dakar berekin eta hori ere norberaren kalterako izan ohi da. Ikasi aurrean daukazuna, estutu gabe, bizitzen bizitzak berak erakusten du eta! Lerro batzuk ikasi edo ez ikasi, tramitea pasatze hutsa da, burua ez estutu behar baino gehiago eta gaur ezin bada ba bihar egingo dezu! Hori bai, ikasten egote horretan pixka bat besterik ez bada ere ikasten ari zarela ere erakutsi noizbehinka! jeje1 Neri behintzat zure hitz polit hauek ulertzen erakutsi didazu, ni bai, ni denbora pasa negoela! Animo zure blog xume bezain politt honekin eta noizbehinka bixitatuko det, bizitzari buruz, inguruari buruz, azterketei buruz, kirolari, eguraldiari, maitasunari, den-denari buruz zer diozun ikusteko! Laster arte eta zorte on zure azterketen abenturan eta blogaren desbenturan!

*Nahia* dijo...

ze mikel????????? mila esker zure hitzengatik...eta lasai, ikasi, ikasi dudala... eta dagoeneko azterketak amaituta oraingoz...