Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-06-30

zuei... zaretenak zaretelako


lagunei..... hor zaudetenoi, egon zaretenei eta egon beharko zenuketenei... denei.....hau ez da besteak bezalako testu bat izango, ez du izugarrizko "txapa" bat izango... hau zuei zuzendurik dagoen idazki bat izango da soilik. akaso ez duzue jakingo testu hau zuei zuzendua dagoen edo ez, erantzun erraza du... lagunei, benetako lagunei zuzendurik dago soilik, benetan laguntzat izan ditudan eta orain alboan zaituztedanoi. baina benetan, benetan lagunak zaretenei soilik......gauza txarren gainetik alboan egoten jakin duzuenei, gauza onengatik pozten jakin duzuenei eta betiko nire bihotzaren zati baten jabe izango zaretenei.ez naiz izenik ematera ausartuko akaso batzuk ahaztuko ditudalako baina mila esker baranditik lortu ditudan benetako lagun horiei (5-6?), lagunen lagunak zinetenei eta orain nire lagun zaretenei, internet bidez laguntasuna galtzen utzi ez duzuenei, unibertsitateko bizitza erraztu didazuenei eta azken urteetako udaretan ezagututako pertsona zoragarri horiei.baina batez ere, mila esker niretzat lagun zaretenak zoriontsu egiten zaituzten guztiei, zuek pozik ikusteak indarra ematen didalako.zuen irri batek bidea argitzen didalako.

2006-06-24

euria ari du...

uda euriaren presentziarekin hasi dugu... tximista, trumoi, kazkabar eta euri tantek egin digute bisita gaurkoan eta egin nahi genituen gauza asko alde batera utzi behar izan ditugu... leiho ertzean eseri eta euri tantei so orduak igaro genitzake etxearen goxotasunean bart suari so igaro genitzakeen era berean... sua eta ura, ona eta txarra, zuria eta beltza, hurbil eta urrun, atzo eta bihar... aurkakotasunak edo elkarren osagarri diren kontzeptuak... gauza on guztiek dute euren alde txarra, zuria dirudien orok badu alde beltz bat gris bihurtuko duena, hurbil zaitudan arren urrun sentitzen zaitut gaur... atzo gertu zintudan eta bihar ez dakit non egongo zaren, edo non egongo naizen ni ere...
uda euriaren presentziarekin hasi dugu... eta atzo irri, poz eta umore onak belztu egin dizkigu... gaur ez diogu munduari begietara begiratuko, burumakur, goibel, huts sentituko gara... eta euri tanta batzuengatik besterik ez... gaur ez daukagu gauza gehiegirik egiteko gogo ezta indarrik ere, etxean geratu nahi dugu, zinera joan, maite dugun horren ondoan egonean egon... orduak pasa eta euri tantak goitik behera nola datozen ikusi... filme bat ikusi, goxo goxo egon eta galdera transzendentalak egingo dizkiogu geure buruari... zergatik hau eta zergatik bestea? zergatik niri eta ez besteei? noiz? non? buruak martxan izango ditugu orduetan zehar erreflexio sakon baina askotan zentzugabeak eginez... azkenean, ziurrenik geuretzat besterik ez diren erreflexioak egituratuko ditugu......bihar mundua beste era batera ikusiko dugu...... agian ez du euririk egingo baina gaur euriaren konpainia xumearekin pentsatu, sentitu, bizi izan dugun guztiak geure geroa baldintzatu eta aldatuko du akaso....bart San Juan suari eskatu genizkion desira, amets eta gauza txiki guztiak gaurko euriak eraman ez ditzala pentsatuko dugu behin eta berriz...suak haizeratuko zituela egi bihur daitezen, bete daitezen... bete ditzagun....uda euriaren presentziarekin hasi dugu... baina udako euriak bere xarma izan, baduenez, ez dezagun gutxietsi...gaurko euriak ernatuko baititu atzo suari eskatu genizkion guztiak eta.
eta ez ahaztu... esaerak dion bezala... sua eta ura belaunetik behera

2006-06-22

SORGIN GAUA


Bihar San Juan bezpera... sorgin gaua askorentzat, juerga eguna beste batzuentzat... gau magikoa gutxienez... errito, ohitura, sinesmen, amets eta ilusioak biltzen dituen gaua..Hala ere, jende askorentzat juergan ateratzeko aitzaki bat besterik ez da izango aurtengoan ere, herri askotako jaiak askoren azterketen amaierarekin batzen dira eta hori gutxi balitz udararen hasiera ospatzeko unea iristen da baita ere.Gau horrek zuretzat esan nahi duena esan nahi duela ere, ondo pasa eta bete daitezela zure amets, desira eta ilusio guztiak. azken finean, gau horrek xarma berezi bat izan baduela ezin genezake uka... historian zehar baita historiaurrean ere gau hau erabiltzen baitzuten urterik urte.gau ona izan eta kontuz ez erre! suak kalte egiten diguten gauza guztiak eraman ditzala...ondo izan

2006-06-17

Udaberriari...


Udaberria amaitzeko egun gutxi geratzen diren honetan udaberriari testu bat eskaintzeko nahia eta beharra etorri zait. Udaberriari edo udaberriak dakarkigun guztiari...udaberriarekin batera eguraldiak hobera egiten du (edo erotu egiten da...), zelaiak loratu egiten dira eta mendi eta belazeak animalien kumeez betetzen dira... azkar haziko diren kumeak, edertasunez beterikoak...batek daki zergatik baina nolabait ere, ziurrenik eguraldi hobearen ondorio izango da, ume txikiz betetzen dira gure herri eta hirietako kaleak... edonon aurkituko ditugu umeak alde batetik bestera kezkarik gabe korrika, edonon eragingo digute parra edo gure aurpegia aldaraziko dute...baina udaberriak ere indar, eginahi eta desioz betetzen ditu gure buruak... eguzkiaren indarra akaso...eta udaberria bukatzear dagoen honetan, zer esan......mila esker udaberri honi, horrenbeste gauza on ekartzeagatik.....arren, ez ditzala udazkenak berarekin eraman... eta mila esker horrenbeste animalien kume polit ikustea posible egin duen horri ere.uda ona izan

2006-06-15

IZENA eta/ala/edo/vS. IZANA


zenbait kultura eta garai desberdinetan estuki sinistu izan da izenak izana baldintzatzen duela, izenak izanaren isla izan behar duela. baina hala ote? izenak izana baldintzatzen al du? hala bada, izena indar handiko zer bat da eta kontu handiz aztertzekoa ondorioz.....eta hala bada... eta nire izenak bai mutil, txakur zein poniak (BAITA FOKAK) izendatzeko balio duelarik.. zein izango zatekeen nire izana? agian, Nahia izenak horrenbeste izaki izendatzeko balio izateak esan nahi du animali, gizon zein emakumeak maila berean gaudela...agian... edo agian, jabeen edo/eta gurasoen erabaki guztiz menturazkoa besterik ez da...dena den... Euskaltzaindiaren arabera nire izena hau da: Hitz arrunta, euskaraz duen esanahiagatik usu ponte izentzat erabilia. Aldaerak: Gure eta Nahikari. eta Euskaltzaindiak dionari jarraiki.....Nahia izena emakume izena da... beraz, asko sentitzen dut mutilei Nahia izena jarri dioten gurasoengatik....emakumezko izan bat gizonezko gorputz bati esleitu zieten eta.eta zuk...badakizu zer esan nahi duen zure izenak? eta zure izenak zure izana baldintzatzen ote duen? http://www.euskaltzaindia.org/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak hor duzu zure izena bilatzeko aukera... izana... izana zuk zeuk aztertu eta bilatu beharko duzu.kontu bitxia zinez

bakarrik ala elkarrekin?


azterketen inguruan pentsatzen jarrita konturatzen naiz azterketak azken finean bizitzaren isla bat izan daitezkeelaz... azterketa prozesu luze baten azken unea besterik ez delako, aurreko hilabete, egun, ordu, minutu eta segundoetan bizi izan dugunaren azken unea; aurreko guztiaren fruituak edo ernatuko ez diren haziak ereiteko unea. azterketa aurretik lagunduko diguten ikaskide, lagun, irakasle...-ez inguraturik gaude, nolabaiteko segurtasuna ematen digute (segurtasuna edo histerismora daramaten bidaikideak)... baina azterketan...azterketaren aurrean bakarrik aurkituko gara... bakarrik egoera garrantzitsu baten aurrean..... bizitzan bezalaxe... une garrantzitsu baten aurretik beti izango dugu lagunduko digun norbait, bidea argitzen saiatuko denik, bide okerretik eramango gaituenik, baina une erabakiorrean...bakarrik egongo gara...beraz, zergatik ez dugu ikasten alboan ditugunak behar bezala zaintzen eta zergatik ez diegu era berean geure buruei konfiantza pixka bat gehiago ematen une erabakigarritan bide zuzena hartzeko?beti izango dugu bide okerra hartzeko aukera, baina inork ez diezagula geure okerrak guk erabakitzeko eskubidea ukatu. gure bidean agertuko direnak edozein unetan desager daitezkeelako eta gure bidean iraungo dugun bakarrak izango garelako.

******* KAIXO ********




Ikasten egon behar nukeen egun horietako bat gehiago baina ezinean... beraz zer egingo nuen ba blog bat... jarraipena izango duen edo ez... ezin esan... baina beno, hemen zabiltzatenei ongi etorria eta lasai parte har dezazuen gonbita... iritzi guztiak baitira zilegi, eta besteen iritziak entzuteak aberasten baitu bat.
Nahi duzuen arte.....nahi den guztia lor daitekeelako... edo lortzen saiatzeko aukera inoiz ez delako galdu behar...

*Nahia*