Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-12-14

ongi etorri Arretxe!

2006-11-18

aix.......
gaur ez det gauza berezirik idazteko gogorik egia esan, baina lanak egiteko gogo gehiegirik ere ez...
sin mas....
eta gauzak esaten ez ditudala behin eta berriz esaten duen horri mezu bat, zein zeran jakin nahi det, behar det.
uste det nahiko zuzena izan naizela

2006-11-11

San Martin


joe..... San Martin eguna.......... horrek esan nahi du azaroaren 11 dela dagoeneko......

buff... eta zenbat oroitzapen......

ziurrenik izan behar ez nituzkeen oroitzapenak baina buruan bueltaka, bihotza taupaka eta sabela nahasita......

zer egingo diogu........

zorionak urteak betetzen dituzuenei eta zorionak baita ere zerri hutsak izan arren oraindik san martin iritsi ez zaizuenei.

muxu bat nahi duenarentza

2006-11-06

ez det gasteizea jun nahi
hotza iten du
bizkarreko mina jartzen zait
ikasi bear det
aspertzen naiz
seguru pixuan haserretzen naizela
lanekin agobiatzen naiz
hotza egiten du (bai repe xk hotz asko iten du)
ta kaka, inork ez zaitu zaintzen
janaria egin behar,
erropa garbitu
etxea jaso
........
ez det gasteizea jun nahi

2006-11-04

aix.......

ez zait eguraldi hau gustatzen.........ez zait gustatzen eta kitto! baina zer egingo diogu.......
eguraldi honek neguaren gertutasuna erakusten digu......eta horrek........akabo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

azaroan gaude!!!!!!!! buf.....eta lauhilabetea abenduan bukatzen da......eta ai ama!!!!!!! examinak .......
eta oraindik ez naiz aste oso batez gasteizen egon........
eta asteartean azterketa........

eta...... ikasi behar da........
eta ezin da.....
gainera....... kuriosoa da........ikasle gaua gaur......
eta ni ikasten geratu behar.......
ba ez, ez det nahi!
nik ere beste ikasleek bezela fikobari bixita egingo diot.......
ikasiko dut bihar eta etzi......
ai ama......
negua dator.......

2006-10-27

ZU ZEN DA RI A RI (2006ko Irailaren 22an Berrian argitaratua)

Familia-medikua eta Osakidetza
Osakidetzak zerbitzu osoa eta ona eskaintzen omen digu EAEko herritarrei; beste hainbat lekutan baino zerbitzu hobea eskaintzen omen digute; baina ez beti.
Familia-medikua deritzona eskaintzen digute, eta definizioz familia-medikua «gaixoaz bereziki eta etengabe arduratzen dena da. Gaur egun, Gizarte-Segurantzaren sisteman, familiako partaideak zaindu eta artatzen dituena da» (Euskalterm). Baina niri, Osakidetzak ez dit hori eskaintzen. Nire sendagilearengana joaten naizen aldi gehienetan ez da bera egoten, eta bere ordez beste bat egoten da; noski, ordezkoa ere ez da beti bera: aldiro-aldiro aldatzen dute.
Hori dela eta, sendagilearengana joan behar dudan bakoitzean, ordezko berri horrek une horretan dudanari buruzko galderak egiten dizkit soilik, eta unean dudana sendatzen saiatzen da, nire historiala begiratu gabe, nik esandakoari kasu egin gabe. Berdin dio duela bi aste sendagilearengana ahul nengoelako joan banintzen, edo duela hiru egun larrialdietara joan behar izan banuen... Normala omen da hogei urterekin horren ahul egotea eta gutxienez hilean behin sendagileari bisita egitea. Nire sendagilea egongo balitz gutxienez... Noizean behin bakarrik egiten dut topo berarekin bere lanpostua den tokian, eta aldi horietan bai, oso ondo betetzen du bere lana... familia-mediku bihurtzen da. Baina besteetan zer?
Hemen jarraitu behar dut larrialdietako medikuaren tratamenduarekin, eta larrialdietako medikuaren esanetan gaur, nire familia-medikuak tratamendua egokitu behar zidan... baina ez zegoen bera, ordezko batekin egin dut topo eta ez dit ezer esan, ez dio nik esandakoari jaramonik egin eta berdin itzuli naiz etxera. Ahul, nekatua eta 200 metro oinez egiteko ia gai ez naizelarik... baina normala izango da, hogei urteko gazte bat hala egotea normala omen da...
Agian pentsatuko duzue gaixotasunen bat dudala... baina ez. Ordezko sendagileak esan dit normala dela, nire historiala begiratu gabe, nire galderei ia erantzun gabe, denborarik galdu gabe...
Baina norena da errua? Ez dakit. Baina ez zait gehiegi eskatzea iruditzen ordua hartzeko deitzen dudanean ordezko bat egongo dela esatea harreran egoten den langile horrek, akaso berari ez, baina niri axola zait zein sendagilek tratatuko nauen... eta beraietaz ari naizenez, beste eskaera txiki bat... agian Amarako anbulatorioko harrerako langileek ez dute oso argi anbulatorio batean lanean ari direla eta jendea gaixorik dagoelako joaten dela hara... Agian, ez dira konturatzen garrasika egin beharrean, tonu normal batean hitz egingo balute denei mesede egingo liguketela; agian, ez dira konturatzen beraiek jarria den kartel bati -nola ez, gaztelania hutsean!- (urduritasuna, estresa eta bihotzekoak lotuz eta gaixoei errespetua eta lasaitasuna eskatuz) jaramon handiagoa egingo baliote zenbateko mesedea egingo ziguketen.

2006-10-24

inbentarioa.....ez dezatela "inventatu"

. EKON. Merkataritzan eta kontabilitatean, pertsona fisiko nahiz juridiko bati dagozkion ondasun eta eskubideen zerrenda baloratua, partida desberdinak bereiziz eta ordenatuz eta hauetako bakoitza ebaluatuz egiten dena. 2. BIOL. Komunitateak ikertzean, eremu mugatu eta gutxi-asko homogeneo batean egiten den zentsua. hori da inbentario hitzaren definizioa Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren esanetan.....
ikus dezagun beste batzuk ulertzen dutena..... hitz txarrak, kolpeak... hain zabala da hitz batek izan dezakeen ulermenen mundua....
zer egingo dugu denek ez baditugu hitzak berdin ulertzen.........

2006-10-19

kritika on bati erantzuna...

lehenik eta behin eskerrak eman hemen zabiltzatenei eta gainera zuen ekarpenak egiten dituzuelako... asko eskartzen da, benetan.
gaurkoan ez nuen idazteko asmorik baina zuotako batek idatzitakoa irakurri ondoren ezin nuen ekidin idaztea.... zeuri idatziko dizut gaur... merezi duzulako, zer demontre!
hasteko benetan esan nahi dizut asko eskertu dudala zeure testua eta dagoeneko erantzun dizudan arren zure ekarpenaren azpian beste testu zabalago bat merezi duzula iruditzen zait.

soberan dakit nire testuak ez direla alaiegiak... ez da oso inteligentea izan behar hortaz konturatzeko... baina beno suposatzen dut jakingo duzula orri hau ez dudala besteak alaitzeko egiten, sentitzen dudana adierazten dudala eta uste dut denek bezela egun oso ona dudanean ez naiz interneten denbora galtzera dedikatzen... hemen denbora pasatzen dudanean aspertuta, nekatuta edo egiteko beste ezer ez dudanean izaten da.... beraz, normala da testuak nahiko triste edo melankoliatsuak izatea.

baina beno, esan egingo dizut eta nor zaren jakingo banu ozen eta aurpegira esango nizuke... ZORIONTSU NAIZ, pozik bizi naiz..... gauza asko gaizki doazen arren (ezagutzen banauzu badakizu) zoriontsu naizela esan dezaket, eta zuk?

zaindu zaitez

2006-10-17

zubiaren biharamunaz

klasean nago eta erne egon beharko nuke baina ez naiz gai.... gaur ezin dut....
egun arraroa da gaurkoa ere...eguraldiak lagundu egiten du... zerua ilun, haize freskoa eta giro nagusia... haizeak dantzan darabiltza hostoak eta hauek firin-faran, noraezean baleude bezala... galduta, beraien gogoak bete ezinean..... haizeak agintzen du euren bidean, euren bizitzan...
geure bizia ere ziur halako indar arraro eta bortitz batek gidatzen duela sentitzen dut gaurkoan...
eta ez, ez dut nahi.....
nire bizitza eraikitzeko indarra nahi dut, behar dut.....
eta faltan botatzen zaituztedanen ondoan...
akaso ez dakizue nortzuk zareten nire egun melankolikoetan nire gogamenaren jabe zaretenak..... akaso gaur deituko dizuet, akaso bihar......ziurrenik inoiz ez.....
laster arte polittak!

2006-10-06

ni, neu, nihaur

azken aldiko nire idatziek maitasunari buruzko, edo maitatzeari buruzko hainbat aipamen izan dituzte eta beno, uste dut gaiari bira bat emateko ordua ere iritsi dela...

norbait maitatzeak, sarri, asebete egiten gaitu... beste batzuetan, eskaintzen eta ematen dugun maitasuna bueltan jasotzen ez badugu, gaizki sentituko gara... ezingo dugu akaso zer sentitzen dugun ondo ulertu baina barrutik hutsak sentitzera ere irits gaitezke...

baina sarritan ez gara ohartu ere egiten pertsona horrek merezi ez duenik, eta are gehiago... ez gara konturatzen besteek maita gaitzaten baina garrantzitsuagoa dela lehendabizi geure burua maitatu eta geure niaz harro egotea.

geure burua maitatzen ikasten dugunean, geure izaera ezagutzera heltzen geranean eta geure buruan ziurtasuna eta konfiantza izatera iristean izango gara besteak maitatzeko gai; eta besteek gu maita gaitzatela bideratuko dugu.

sarritan zaila suertatzen den arren, ekin diezaiogun geure buruaren ezagutza prozesuari....

ezagutu zaitez, maita zaitez!!!

2006-09-29

aspaldian ez dut hemen idatzi... ez ahaztua nuelako, ez esateko ezer ez nuelako ez eta gogorik ez nuelako ere...baizik eta ez nuelako indarrik, ez nuelako batere indarrik zuei ezer esateko.

baina beno, udazkena iritsi zaigu eta agian bada garaia orritxo honi zerbait gehiago gehitzeko...
ez dakit egia esan zer esan dezakedan baina beno, zeozer aterako delakoan nago...

tira, has nadin. batzuek akaso jakingo dezue aurtengoa ez dela nire urterik onena, are gehiago, nere urterik okerrenetako izaten ari dela, eta uda......buf, udaz zer esan... uda okerragoa izan da. baina beno, ez dakit nondik baina aurrera jarraitzeko indarrak topatzeko gai izan naiz orainarte eta ametsen indarrak asko lagundu dit.
errealitaten lortu ezin nezakeena ahaztu eta ametsetan murgildu naiz gaizki egon naizen guztietan, eta oraindik ere hori egiten jarraituko dut, gutxienez, zoriontasun pixka bat bada ere ematen didatelako.....
beraz, nere aldetik gomendio bat.......kanpoan eta zure inguruan dena ilun ikusten duzun egun hoietan itxi begiak eta imajinatu zure burua maite dezun horren alboan, behar dezunaren ondoan.......hari besarkatu eta orduak igaro... egonean. ondoan duzula sentitu nahiz eta akaso ez egon. indarrak emango badizkizu edozerk balio du!
take care!!!

2006-08-31

gaur...

gaur... gaur gertatu den guztiaren ondoren ez dakit zer esan, ez dakit zer esan dezakedan... ez dakit zer esan diezazukedan...maite zaitut? ez... gaur ez dizkidazu hitz hoiek entzungo nahiz eta badakizun hala dela... gaur ez didazu hitz polittik entzungo...
egun gogorra izan da...
hari bakarrak heltzen duen soka bati eusten ari gera eta ez dadila hautsi nahi degu... ez utzi hausten... ez diot hausten utzi nahi...
bi abesti... bi abesti gertatu zaiguna azaltzeko, bi abesti, hitz asko, sentimendu bat... dezepzioa.
HAIZEA
Haizea bezala eskuen artetikihes egiten duzu
Ta momentu batengalduta bakarrikhustuta uzten nauzu
Behar dudanetanezin naiz babestuzure besoetanbainabadakit hor zaudelaizkutatuta nire bihotzeanzureirrifarra gogoanezin ahaztuta ezin ikutuzergaitik ez zauden nirekinezin dut jasanezin dut ulertu
Milaka arrazoikorrika hasitainoiz ez gelditzeko
Itxaropen hutsekez dute baliozu berriz sentitzeko
Behar dudanetanezin naiz babestuzure besoetanbaina badakit hor zaudelaizkutatutanire bihotzean
Ta agertzen zaraLaboan kantu zaharretanta lapatzako olatu bortitzetanez zaitut inola berriz galdu nahi laztanabaina goizeko ilargia bezalanigandik urruntzen zara
Ta agertzen zaraLaboan kantu zaharretanta lapatzako olatu bortitzetanez zaitut inola berriz galdu nahi laztanabaina goizeko ilargia bezalanigandik urruntzen zara.


ke no me supiste dar ni un pokito lo q te di a ti....

saiatuko omen zera, saiatuko omen gera.... saiatuko naiz... baina ezin degu ahaztu hari batek bakarrik batzen gaituela, izan genezakeen burdinezko katea hari ahul batek lotzen du orain...
maite zaitut...
bai, baina gaur ezin dizut esan...

2006-08-30

malkoak


malko bat ez omen du isuritzen maite ez zaituen pertsona batek, malko bat isuritzen duenarentzat oso garrantzitsua omen zera... bai... edo ez...

badakit zure malkoak benetakoak direla, badakit ez dezula nahita negar egiten eta noski badakidala gaizki zaudelako egiten dezula negar... baina badakit era berean zure malkoek izan badutela arrazoi bat, eta arrazoi hori nahikoa dela, zure malkoak justifikatuak direla...
baina badakit malko hoiek arrazoi bat dutela, beti dute arrazoiren bat...
baina ez zaizu iruditzen malko hoiek ekiditeko modurik errezena gerora malko hoiek ekarriko dituzten ekintzak ekiditea dela?
ez zait zure malkoak ikustea gustatzen ez badira zorion malkoak.... eta azken aldian malko gehiegi eta zorion malkorik ez... ez, ez.
saminaren malko bat bestearen ondoren, zoriona zapaltzen duten malko gehiegi...
gauza onek txarrak konpentsatzen zituzten azken malkoak arte... baina orain... orain ez dakit.

2006-08-28

aste nagusiaz, bizitzaz, nitaz, zuetaz...

ez dakit zer nijoan idaztera... ez dakit zergatik baina behar det... idatzi behar det, idatzi behar dizuet... barrukoa askatu behar det...

udara amaitzen ari den honetan ematen du, eguraldia lagun, mundua gainera erortzen hasiko zaigula. uda guztia aurrera segi nahiean pasa ondoren, mila gauza txarrei aurre egin arren eta indartsu agertu arren guztiaren gainetik badirudi iritsi dela garaia gauza guztiak gainera eroriko zaizkiguna...

barkamena eskatu nahi dizuet egun hauetan arreta nahikoa eskatu ez dizuedalako, agian erantzun txarren bat jaso dezuelako nire ahotik, edo akaso nire irri baten beharrean aurpegi txar edo malko bat jaso dezuelako... barkatu arren, merezi ez eta nire albotik bidali zaituztedanei...

eta barkatu mesedez zuri, zuk ordaindu dezu guztia... ez dezu merezi baña zurekin ordaindu det... barkatu eta eskarrikasko benetan.

bizitzak bira bat ematen duenean ikuspegi berriak dakarzkigulako.

2006-08-15

heriotzari

bizitza ziklo bat dela entzun izan nuen beti baina badaude gauzak pentsatzera behartzen zaituzte...
aita batek ez luke inoiz bere semea hiltzen ikusi beharko.....
laster arte marc!

2006-08-06

ametsak egi...


ametsen mundutik errealitatera.... errealitatetik ametsera... ametsak egi... egiak amets... ametsak egi... ametsa zu...

ohera sartu eta begiak istean zer amestea gustatuko litzaidakeen pentsatzen jartzen naiz sarri, ez dakit nongo hondartza bakarti batean imajinatzen dut nire burua eta esna egon arren amesten hasten naiz....

ohartzerako loak hartu nau eta akaso, nahi nuen amets polit hori dagoeneko amets gaizto bilakatu zait eta arnasestuka esnatu naiz non nagoen ere ez dakidalarik....lasaitzea lortzen dudanean berriro hasierako amets hortan pentsatzen hasiko naiz, eta agian, oraingoan lortuko dut amets polit eta sakon batean ordu batzuetarako murgiltzea...

aspaldiko lagunekin elkartuko naiz giro onean, aspaldiko ezagunekin izango dut elkarrizketaren bat, gorroto dudan norbaiten alde onak ikusiko ditut akaso, edo zure ondoan pasako ditut ordu polit batzuk...
esnatu eta ez zaitut agian alboan izango baina zurekin pasa ditudan orduek ziurrenik merezi izango zuten...

ametsaz gogoratu ez arren ziurrenik nire buruan zerbait aldatuko zen eta aspaldiko lagun horiekin berriro elkartzeko gogoa sartuko zait berriro... agian, deitu egingo diet, agian deitu egingo dizut, agian kafe bat hartuko dugu eta aspaldiko garaiak gogoratuz orduak pasako ditugu irri handi batekin eta agian.....agian gure bizitzek aspaldian zuten zentzua berriro aurkituko dute....
agian......

agian gaur ere zurekin amestuko dut eta zure alboan egongo naiz zure baimenik gabe.......

agian ametsak egi bihurtuko zaizkit bihar...

agian......

agian...agian zure alboan esnatuko naiz....

agian......

ametsen mundutik errealitatera...... errealitatetik ametsera....... ametsak egi.... egiak amets......... ametsak egi....... egia zu.

mugikorrak erabiltzen ez dakizuenei.......(Iñigo, Alexen lagunari batez ere)


mugikorren boom-a duela urte gutxi izan genuen eta ordutik gaurarteko denboran ematen du gizartea erotzen hasi zaigula....
lehen telefonoen beharrik ez genuen eta gaur, edozein gauza egiteko erabiltzen ditugu...
dei galduak, sms mezuak, bideo-deiak, deiak... eguneroko gauza, eguneroko gauza baina gehiago UNEOROKOA....
baina ez dezagun ahaz ordutegiak egon badirela eta nahiz eta gu agian esna, juergan eta mozkortuta egon beste batzuk akaso, ziurrenik lo egongo direla, edo lo hartu nahiean, edo minez lurrean etzanda....
beraz mesedez, irakurle hori, hurrengoan gauez deitu behar badidazu izan dadila gauza garrantzitsu bat esateko, edo bestela, esna nagoelaren ziurtasuna daukazunean deitu, edo bestela perdida bat egin eta esna banago erantzungo dizut edo deituko dizut.......
baina arren, otoi, erregu......ez nazazu esnatu gaizki nagoenean.
muxu handi bat

2006-08-04

bidaiean...



bidaiariei... bidaia bat egiteko atarian zaudetenei... bidaia pentsatzen ari zaretenei eta bidaia egin nahi baina etxean geratuko zaretenei... gozatu, ikusi, ikasi eta guztiaren gainetik bizitakoa ez ahaztu...

bidaia batek beti, beti, beti, eta berriro diot, beti emango digu zer ikasia eta ikasitako guztia beti, beti! da ona. bidaiatzeko mila modu dauden bezala, mila ikasgai ditugun munduko txoko guztietan eta ez ezazue horietaz gozatzeko aukera galdu... ez galdu denbora..... berdin dio piszinan etzanda egotera joan zareten, mendian ibiltzera, eskalatzera, puenting egitera (kontuz arren!), herri bateko biztanleei laguntzera edo txokoak ezagutzera joan zareten... egiten duzuena egiten duzuela kultura desberdin bat ikasteko aukera zoragarria daukazue, beraz ez zaitezte zuen kultura inposatzera joan, saiatu lekuan lekuko ohiturak, jana, ordutegiak errespetatzen eta ez ezazue ahaz zuek oporretan zoazten arren, han, badela jendea lanean ari dena eta bere bizimodua dela nahiz eta zure asteburu, aste, hamabostaldi, hilabete... lasaia izan.... errespetatu.....

errespetatu eta ikusi

ikusi eta ikasi

ikasi eta gozatu

gozatu eta errespetatu.

bidaia ona izan!!!

2006-08-02

zuei...zaretenak izateagatik....

duela aste batzuk idatzi bat egin nuen zuei eskainia, zuek ematen zenidatena eskertzen, zein garrantzitsuak zineten adierazten.....bai, lehenaldia erabiltzen ari naiz....eta lehenaldia erabiltzen dut, erabiltzera behartu nauzuelako...zuek.....zaretenak zaretelako.....nire pazientziarekin ahal izan duzue.....behar zaituztedanean ez egoteagatik, detaile txiki bat izateko gai ez zaretelako, beti ondoan izango zintuztedala sinestarazi eta hala izango ez dela erakutsi didazuelako......zaretenak zaretelako.zaretenak zaretelako ez dut nire aldetik indar gehiago jarriko merezi ez duen harreman batean, zuek bezain inpertsonal eta bihozgabea izango naiz zuekin.....zaretenak zaretelako.onera egoten ez dakizuelako eta hitz egin arren ez zaretelako konturatzeko gai.....zaretenak zaretelako.nire aldetik onena opa dizuet eta irri handi batek argitu ditzala zuen egun guztiak...zaindu zaitezte.pena da, baina ez naiz zuek bezain bihozgabea izateko gai..... zuek ematen ez didazuen guztia, eman beharko zenidaketena, harreman batean hartzeaz gain eman ere egin behar delako... beste nonbait bilatuko dut behar dudana......dena den, beti izango zaituztet bihotzean, une onak gordeko ditut eta arren, ez daitezela horiek bukatu (argi dago txarretan egoten ez dakizuela eta...)... zuei, zaretenak zaretelako......ondo segi

burokrazia, papeleoa...

beno, mezu labur eta zuzen bat gizarte perfektu hau gidatzen duen burokraziari......eta diruari, diruzaletasunari eta pertsona arima eta sentimenik gabekoei.lan istripu bat izaten duzunean, nik dakidala, istripua izan duenak jakingo du mina duen eta non duen ezta? ez du medikuak jakingo mina noiz amaitu zaion eta noiz duen lanean berriz hastea ezta? baina ez, medikuak mutuaren alde egingo du eta nahiz eta zuk ezin izango duzun orduerdi baina gehiago zutik egon lanera bidaliko zaituzte, bizitza normala egiteko esango dizute.... bai......ni saiatuko naiz....... baina beno, ez naizenean 2 kilo eskutan hartzeko gai, orduerdi zutik ez badut jasaten min izugarria dudalako........bizitza normala egitea nahiko zaila izango zait....ez baina beno, jasan beharko.......total.........begirale baten lana oso sinplea omen......bai, izanen da, batez ere egunean 24 orduko lana denean, egun osoa oinez, korrika, igerian, puenting, eskalada, piragua, tirolina... egin behar dituzunean.... bai, oso sinplea da 12-14 urteko 106 ume kontrolatzea.....oso sinplea izango da, baina nik, bizkarra horrela daukadalarik, hondartzara joateko gai ere ez naizelarik......ez dut uste gauza sinple guzti horiek egiterik izango nukeenik......dena den, eskerrik asko mediku txit agurgarri horri, nire bizkarraren errekuperazio osoa baldintzatzeagatik, eta ziurrenik, bizitza guztirako baldintzatzeagatik........ mila esker.

zuzenketa eta aipu txiki bat gehiago besterik ez...... gaztea izateagatik sinesgarritasunik ez izatea gizarte honetan tristea ere bada... gaztea naiz bai, baina mina daukadala ez didate sinesteko gurasoek baieztatzen ez badute..... oso tristea eh

2006-07-28

LIZARRA


lizarran udalekutan nirekin egon zareteneei, denei, umeei (bale, ez zarete umeak, gaztetxoak), begiraleei, ekintzetako begiraleei, sukaldari eta hango langile guztiei... ESKARRIK ASKO.
bai, une txarrak bai baina onak ere pila bat izan dira eta nahiz eta oraindik bizkarra oso gaizki eduki benetan pena merezi izan du. eskarrikasko uda desberdin bat emateagatik (nahiz eta orain eguna lurrean pasa behar dudan gora begira).... benetan eta laster arte! bai begiraleei baina batez ere THE RABANS taldeari!!! onenak zarete!
muxu handi bana
geure bideak berriz elkartuko direlakoan... keep on working!!!

2006-07-26

zaindu zaitezte


beno......gauzatxo azkar bat besterik ez gaurkoan... zaindu zaitezte egiten duzuena egiten duzuelarik edozein momentuan mugimendu txar batek kriston ondorio txarrak izan ditzakeelako zuengan eta eguna, astea, hilabetea, uda edo urtea izorra diezazueke (besteoi bezala...).zaindu zaitezte mesedez!!!! muxu bat

2006-07-02

animaliengatik....


herrietako jaiak hasi diren honetan, ezin ahaz dezakegu animaliek ere eskubideak dituztela eta ez genukeela inoiz ahaztu behar guk ondo pasatzeko ez dela beharrezkoa animaliek gaizki pasatzea!sokamuturra, entzierroak... eta batez ere, zezenketak, zaldi karrerak....... benetan LOTSAGARRIA. ondo pasa dezakegu beraien sufrimendurik gabe ere......azken finean, tortura mota bat besterik ez da, beste guztiak bezala guztiz salagarria!eta ez ditzagun ahaztu, oporretara joateagatik beraien etxe-abereak kalean uzten dituztenak....zaindu ditzagun gurekin batera mundu honetan bizitzera beharturik dauden animali gaixo horiek!

2006-06-30

zuei... zaretenak zaretelako


lagunei..... hor zaudetenoi, egon zaretenei eta egon beharko zenuketenei... denei.....hau ez da besteak bezalako testu bat izango, ez du izugarrizko "txapa" bat izango... hau zuei zuzendurik dagoen idazki bat izango da soilik. akaso ez duzue jakingo testu hau zuei zuzendua dagoen edo ez, erantzun erraza du... lagunei, benetako lagunei zuzendurik dago soilik, benetan laguntzat izan ditudan eta orain alboan zaituztedanoi. baina benetan, benetan lagunak zaretenei soilik......gauza txarren gainetik alboan egoten jakin duzuenei, gauza onengatik pozten jakin duzuenei eta betiko nire bihotzaren zati baten jabe izango zaretenei.ez naiz izenik ematera ausartuko akaso batzuk ahaztuko ditudalako baina mila esker baranditik lortu ditudan benetako lagun horiei (5-6?), lagunen lagunak zinetenei eta orain nire lagun zaretenei, internet bidez laguntasuna galtzen utzi ez duzuenei, unibertsitateko bizitza erraztu didazuenei eta azken urteetako udaretan ezagututako pertsona zoragarri horiei.baina batez ere, mila esker niretzat lagun zaretenak zoriontsu egiten zaituzten guztiei, zuek pozik ikusteak indarra ematen didalako.zuen irri batek bidea argitzen didalako.

2006-06-24

euria ari du...

uda euriaren presentziarekin hasi dugu... tximista, trumoi, kazkabar eta euri tantek egin digute bisita gaurkoan eta egin nahi genituen gauza asko alde batera utzi behar izan ditugu... leiho ertzean eseri eta euri tantei so orduak igaro genitzake etxearen goxotasunean bart suari so igaro genitzakeen era berean... sua eta ura, ona eta txarra, zuria eta beltza, hurbil eta urrun, atzo eta bihar... aurkakotasunak edo elkarren osagarri diren kontzeptuak... gauza on guztiek dute euren alde txarra, zuria dirudien orok badu alde beltz bat gris bihurtuko duena, hurbil zaitudan arren urrun sentitzen zaitut gaur... atzo gertu zintudan eta bihar ez dakit non egongo zaren, edo non egongo naizen ni ere...
uda euriaren presentziarekin hasi dugu... eta atzo irri, poz eta umore onak belztu egin dizkigu... gaur ez diogu munduari begietara begiratuko, burumakur, goibel, huts sentituko gara... eta euri tanta batzuengatik besterik ez... gaur ez daukagu gauza gehiegirik egiteko gogo ezta indarrik ere, etxean geratu nahi dugu, zinera joan, maite dugun horren ondoan egonean egon... orduak pasa eta euri tantak goitik behera nola datozen ikusi... filme bat ikusi, goxo goxo egon eta galdera transzendentalak egingo dizkiogu geure buruari... zergatik hau eta zergatik bestea? zergatik niri eta ez besteei? noiz? non? buruak martxan izango ditugu orduetan zehar erreflexio sakon baina askotan zentzugabeak eginez... azkenean, ziurrenik geuretzat besterik ez diren erreflexioak egituratuko ditugu......bihar mundua beste era batera ikusiko dugu...... agian ez du euririk egingo baina gaur euriaren konpainia xumearekin pentsatu, sentitu, bizi izan dugun guztiak geure geroa baldintzatu eta aldatuko du akaso....bart San Juan suari eskatu genizkion desira, amets eta gauza txiki guztiak gaurko euriak eraman ez ditzala pentsatuko dugu behin eta berriz...suak haizeratuko zituela egi bihur daitezen, bete daitezen... bete ditzagun....uda euriaren presentziarekin hasi dugu... baina udako euriak bere xarma izan, baduenez, ez dezagun gutxietsi...gaurko euriak ernatuko baititu atzo suari eskatu genizkion guztiak eta.
eta ez ahaztu... esaerak dion bezala... sua eta ura belaunetik behera

2006-06-22

SORGIN GAUA


Bihar San Juan bezpera... sorgin gaua askorentzat, juerga eguna beste batzuentzat... gau magikoa gutxienez... errito, ohitura, sinesmen, amets eta ilusioak biltzen dituen gaua..Hala ere, jende askorentzat juergan ateratzeko aitzaki bat besterik ez da izango aurtengoan ere, herri askotako jaiak askoren azterketen amaierarekin batzen dira eta hori gutxi balitz udararen hasiera ospatzeko unea iristen da baita ere.Gau horrek zuretzat esan nahi duena esan nahi duela ere, ondo pasa eta bete daitezela zure amets, desira eta ilusio guztiak. azken finean, gau horrek xarma berezi bat izan baduela ezin genezake uka... historian zehar baita historiaurrean ere gau hau erabiltzen baitzuten urterik urte.gau ona izan eta kontuz ez erre! suak kalte egiten diguten gauza guztiak eraman ditzala...ondo izan

2006-06-17

Udaberriari...


Udaberria amaitzeko egun gutxi geratzen diren honetan udaberriari testu bat eskaintzeko nahia eta beharra etorri zait. Udaberriari edo udaberriak dakarkigun guztiari...udaberriarekin batera eguraldiak hobera egiten du (edo erotu egiten da...), zelaiak loratu egiten dira eta mendi eta belazeak animalien kumeez betetzen dira... azkar haziko diren kumeak, edertasunez beterikoak...batek daki zergatik baina nolabait ere, ziurrenik eguraldi hobearen ondorio izango da, ume txikiz betetzen dira gure herri eta hirietako kaleak... edonon aurkituko ditugu umeak alde batetik bestera kezkarik gabe korrika, edonon eragingo digute parra edo gure aurpegia aldaraziko dute...baina udaberriak ere indar, eginahi eta desioz betetzen ditu gure buruak... eguzkiaren indarra akaso...eta udaberria bukatzear dagoen honetan, zer esan......mila esker udaberri honi, horrenbeste gauza on ekartzeagatik.....arren, ez ditzala udazkenak berarekin eraman... eta mila esker horrenbeste animalien kume polit ikustea posible egin duen horri ere.uda ona izan

2006-06-15

IZENA eta/ala/edo/vS. IZANA


zenbait kultura eta garai desberdinetan estuki sinistu izan da izenak izana baldintzatzen duela, izenak izanaren isla izan behar duela. baina hala ote? izenak izana baldintzatzen al du? hala bada, izena indar handiko zer bat da eta kontu handiz aztertzekoa ondorioz.....eta hala bada... eta nire izenak bai mutil, txakur zein poniak (BAITA FOKAK) izendatzeko balio duelarik.. zein izango zatekeen nire izana? agian, Nahia izenak horrenbeste izaki izendatzeko balio izateak esan nahi du animali, gizon zein emakumeak maila berean gaudela...agian... edo agian, jabeen edo/eta gurasoen erabaki guztiz menturazkoa besterik ez da...dena den... Euskaltzaindiaren arabera nire izena hau da: Hitz arrunta, euskaraz duen esanahiagatik usu ponte izentzat erabilia. Aldaerak: Gure eta Nahikari. eta Euskaltzaindiak dionari jarraiki.....Nahia izena emakume izena da... beraz, asko sentitzen dut mutilei Nahia izena jarri dioten gurasoengatik....emakumezko izan bat gizonezko gorputz bati esleitu zieten eta.eta zuk...badakizu zer esan nahi duen zure izenak? eta zure izenak zure izana baldintzatzen ote duen? http://www.euskaltzaindia.org/eoda/index.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak hor duzu zure izena bilatzeko aukera... izana... izana zuk zeuk aztertu eta bilatu beharko duzu.kontu bitxia zinez

bakarrik ala elkarrekin?


azterketen inguruan pentsatzen jarrita konturatzen naiz azterketak azken finean bizitzaren isla bat izan daitezkeelaz... azterketa prozesu luze baten azken unea besterik ez delako, aurreko hilabete, egun, ordu, minutu eta segundoetan bizi izan dugunaren azken unea; aurreko guztiaren fruituak edo ernatuko ez diren haziak ereiteko unea. azterketa aurretik lagunduko diguten ikaskide, lagun, irakasle...-ez inguraturik gaude, nolabaiteko segurtasuna ematen digute (segurtasuna edo histerismora daramaten bidaikideak)... baina azterketan...azterketaren aurrean bakarrik aurkituko gara... bakarrik egoera garrantzitsu baten aurrean..... bizitzan bezalaxe... une garrantzitsu baten aurretik beti izango dugu lagunduko digun norbait, bidea argitzen saiatuko denik, bide okerretik eramango gaituenik, baina une erabakiorrean...bakarrik egongo gara...beraz, zergatik ez dugu ikasten alboan ditugunak behar bezala zaintzen eta zergatik ez diegu era berean geure buruei konfiantza pixka bat gehiago ematen une erabakigarritan bide zuzena hartzeko?beti izango dugu bide okerra hartzeko aukera, baina inork ez diezagula geure okerrak guk erabakitzeko eskubidea ukatu. gure bidean agertuko direnak edozein unetan desager daitezkeelako eta gure bidean iraungo dugun bakarrak izango garelako.

******* KAIXO ********




Ikasten egon behar nukeen egun horietako bat gehiago baina ezinean... beraz zer egingo nuen ba blog bat... jarraipena izango duen edo ez... ezin esan... baina beno, hemen zabiltzatenei ongi etorria eta lasai parte har dezazuen gonbita... iritzi guztiak baitira zilegi, eta besteen iritziak entzuteak aberasten baitu bat.
Nahi duzuen arte.....nahi den guztia lor daitekeelako... edo lortzen saiatzeko aukera inoiz ez delako galdu behar...

*Nahia*