Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2010-02-07

Txokolatea eta erosketak

Aspaldi ez nuen gaur bezalako arratsalderik izaten. Egun luzea gaurkoa, eta ez-ohiko indar batek eraman nau erosketak egitera, arropa erostera. Aspaldi ez zitzaidan gertatu baina bai, gertatzen da, indar berezi batek garamatza erosketa konpultsiboak egitera.

Bai konpultsiboak. Ez zaizkit merkealdi garaian dendak gustatzen, eta are gutxiago arropa dendak, tenperatura aldaketak, argiak eta musika jasangaitza gustatzen eta gutxiago, egun euritsu batean eta Urbilen; ez zaizkit merkatal-zentruak gustatzen.

Baina bat-batean han aurkitu dut nire burua. Denda batean sartu eta beste edozein egunetan erosten ausartuko ez nintzatekeen arropa erosi dut: gona motza, galtza estuak, bota deigarri-modernoak, barruko erropa sexia eta media ez beltz batzuk. Eta inongo konplexurik gabe. Zalantzarik gabe.

Eta etxera etorri eta arropa berri guztia jarri (niki zahar beltz polit batekin, ez izan gaizki pentsatuak! Berria izan ez arren badut kamiseta soinean) sofan eseri eta txokolatezko izozki tarrina eta kutxara handia hartu eta jan eta jan aritu naiz, beldurrik gabe. Litro erdi edo neramanean utzi dut.

Eta une horretantxe sentitu naiz lasai. Lasai eta ongi.

Nahi duenak esan dezala ez dela indar hori existitzen, inpultsiboak garela edo nahi duena. Baina ni ez naiz horrelakoa, baina gaur, benetan indar batek agindu dit.

5 comentarios:

Teketen dijo...

Existitzen den indar hori batzuek egunero inhibitzen saiatzen garen indar bat da. Nahiko indar artifiziala, egunero sortzen digutelako. Pixkat baju zaudenean baaa, zeozerk bete behar du barneko hutsune hori eta zorion artifizialarekin bete behar. Zorionekoa zu gutxitan da ta! Hala ere, fijo erosi duzun hori ondo geldituko zaizula jaja.

Baina, zergatik izozkia. Ez dut ulertzen nondik datorkigun izozkiaren istoria. Telesail estatubatuarren eragina? Nik nahiago nuke (eta horrela egin izan dut) Gazta, Txorixo bokata handi bat edota gozoa bada Bollonata palmera, bomba bat, txokolate tableta erdia... Izozkiak hortzetan min egiten du :P

*Nahia* dijo...

Duela urte pare bat irakurri nuen ikerketa bat txokolatearen inguruan lan bat egiten ari nitzelako eta bertan jartzen zuen txokolateak eta marihuanak osagai bera zutela, ansiolitikoa dena, eta gainera emakumen gorputzak hobe toleratzen zuela marihuanarena baino.

Eta izozkiaz ere bazeuden zenbait gauza, hotza izatean berehala urtzen zela eta azkarragoa dela efektua solidoa jatean baino eta hotzak gorputza lanean jartzen duela eta lasaitu eta logurea ekartzen duela...

Egia edo ez, zeinen ondo atzo!

Unknown dijo...

Ba ikusikozu nik esan dizuten txokolate pastela pratze bazu, orrek kendukoizkitzu dazkatzun pena guztik!

Afrodita dijo...

Eta zeatik jun zinan Urbilea, hau gorroto badezu?? Erosketa berdinak egin zenitzakeen beste edonon, denda txikietan alegia. Hori ere galtzen ari da eta...

Etzenun arropa berria txokolatez zikinduko ezda?? Pena litzateke...

*Nahia* dijo...

Ez ez, arropa ez zen zikindu ez, eskerrak!

Eta denda txikiena... normalean horietan erosten det baina egun hartan denda kontzentrazio handia beharko nuen... auskalo...