Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2010-02-05

Furgonetan bidaiatzeaz....

Beste kasualitate batengatik irratian bidaien inguruko kronika bat egitea egokitu zait, eta azken bidaia luzeaz hitz egingo dut: Galizia furgonetan.

Eta bidaiaz beraz baino furgonetan bidaiatzeaz hitz egin nahiko nuke... eta nondik hasi... Batzuetan filosofia bat da, besteentzat erosotasun eta askatasuna... eta niretzat esperientzia.

Furgonetan bidaiatu behar duzunean prestatzeak izugarrizko garrantzia du, lekua mugatua da eta furgoneta izango da zure etxea bidaiak irauten duen egun guztietan, denak sartu behar du eta tokia geratu behar da erosotasunerako... Eta hori esperientziak ematen dizu, gutxinaka ikasten da zer behar den eta zer ez, eta neurria hartzen duzunean zoragarria da.

Nahi duzun tokian egin dezakezu lo (beno, salbuespen eta isunak alde batera utzita) eta nahi duzun tokian esnatu.

Eta azken bidaiak izugarrizko iluntze eta egunsenti politak eman zizkigun. Hilabetez Galizia ezagutu nahi genuen eta asko-asko geratu zitzaigun, leku izugarri politak topatu eta egun asko horietan igaro genituelako. Baina inondik inora ez genuen egunik alperrik galdu...

Furgonetan, kartetan edo partxisean jolasten zauden uneak ere bereziak direlako.

2 comentarios:

Unknown dijo...

Furgonetan pasa dittutan momentu obenak, ustet izan diala marruekosen, tolduan azpin jarri mayian exerita, ta zerbeza konjelatu bat eaten illuntzian.... puuufa, uantxe eongo nitzake olaxe gustoa!

*Nahia* dijo...

ez da plan txarra ez...