Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2010-02-04

Mamuak, damuak eta amuak

Ez dut inoiz sinistu zortean baina hasi naiz pentsatzen benetan zorte on eta txarreko boladak egon badaudela.

Kasualitatez lortu nuen izugarri betetzen nauen lan bat eta hasi bezain pronto, beste kasualitate baten ondorioz pila bat betetzen nauen beste lan bat topatu nuen... eta gainera biak bateragarriak..... Ondoren Italiarako bidaia bat tokatu zitzaidan, eta hurrena motxila bat eta beste gauza txiki batzuk...

Kontua da honek guztiak zer pentsatua eman didala, eta zortean sinisten hasi naizela. Ez, ez dut zortea ematen duen lepokorik edo erosiko baina noiz arte irauten didan zorte onak bai begiratuko dudala...

Eta zorteak, edo zoriak eraman nau egun berean espero ez dituzun bi elkarrizketa horietako izatera; iraganera itzultzera bi elkarrizketa guztiz independienteren ondorioz, eta ez hori bakarrik, bi elkarrizketek garai berera eramatea. Benetan bitxia. Garai berdineko gauza desberdinak etorri zaizkit gogora... Eta zenbat gauza!

Zortea izango zen, eta ona izan dela pentsatu nahi dut. Zorte oneko garaia bukatzerik ez dudalako nahi behintzat, zorte txarrekoa oso oso luzea izan da eta ez litzateke justua izango...

Kontua da, oroitzapen horiek ondorio batetara eraman nautela: ez dugu oroituko duguna aukeratzen eta auskalo hemendik 5 urtera zer gogoratuko dugun baina normalean, denborarekin gauza onak gehiago gogoratzen dira... behintzat gaur, irribarre handi batekin noa ohera... amaitu dira iraganeko mamuak, damuak eta galdutako amuak...

Ezin dugu gogoratuko duguna aukeratu baina nola gogoratu aukeratu dezakegu. Bizitakoaz ikastea, ikasitakoa bizitzea aukera dezakegu.

Zorte on!

30 comentarios:

Anónimo dijo...

Denborakin, nik beintzat, leno txar xamarra iruttu zitzaianare uain ona iruitze zait, ta ona zana oso ona... azkenian oroitzapenak gustoa sentitzeko baliyo izatiaz aparte, ikastekore baliyo due... ta amestekore bai batzutan, hartu ez dittugun bidiak hartu izan bagenittu bere garayian gaur egun nola biziko giñaken imajinatzeko...Suertia ezta suertia, norebere energiyakin dijuala esango nuke nik neurri haundi batian. Euki zazu energi positibua, ta listo!

Nora dijo...

Gauza txarrek ere bere alde ona dutela sinisten dute batzuk. Gauza serioa izaten da egoera txar baten aurrean egotea, eta ezin da orokortu, baina nik hasierako sentipen horren ildotik nabigatzen nabilela uste dut.
Niri, gauza txar batzuk gertatu izan zaizkit bizitzan zehar; beno, txarrak eta oso oso txarrak ere. Guzti horiek, nire izaeran aztarna handi bat utzi dute. Momentu kritikoak pasa eta gero, nik erabaki izan dut esperientzia horietatik zer atera, nora jo. Oraindik zauri batzuk isteko baditut ere, okerreko egoera horien ondorioz maitatzeko, laztantzeko, sakontzeko, ezagutzeko, zabaltzeko, bizitzeko eta barne kontzientziarako ahalmenak izugarri hareagotu zitzaizkidala uste dut. Agian, bizipen horiek gabe ere orain nagoen tokian egongo nintzake, baina hori jada ez dugu sekula jakingo. Hautua ez nuen hoztasunez egin, egoeren alde onak eta txarrei begira jarriz, baina urruntasunak ematen duen ikuspegitik, txarraren onurak eta sortutako bideak ikusten dira. Iragana gure lagunik onena edo txarrena izan daiteke. Hein handi batean aukeraketa gure esku dago.

Zorte onarekin disfrutatu. Eta txarra bueltatzen bada, nirekin akordatu. Txistu egidazu eta zuregana joango naiz; zure ondoan egoerari irripar batekin ongi etorri eta agur esateko.

mx handi bat

*Nahia* dijo...

Eskarrik asko Nora, baina badakizu ez dakidala txistu egiten! Nara hortan ere gu baina azkarragoa da… Zorte onak 26era arte irautea espero gutxienez, emaitzen eguna… Eta anónimo jaunari, energia kontua ere izango da, edo karma baina zortea ere egon badagoela esango nuke…
Eta ez ezkutatu anonimotasunean.

Nora dijo...

bai bai, arrazoi duzu...
baina ziber-txistua erabili dezakezu, fiuuuu fiuuu, edo Nararekin elkartu, berak gustora lagunduko dizu lan horretan.

mxk

Xabat dijo...

Barkatu, zeoze gaizki ingo nun, enun anonimo bezela azaldu nai, bakizu baldar xamarra naizela ordenadorian kontu honekin, ezautze nazu. je,je,je!

*Nahia* dijo...

banekin zu zinala baina ez ezautzen zaitudalako :p baizik idazkeragatik...

pista gehio ematea bazenun, digo yo...

Xabat dijo...

esate eztizut ba nahi gabe jarri nula anonimo? nere idazkerakin ezautze banazu, ya asko ezautze nazun señale izangoa ba...?

*Nahia* dijo...

ez.... "intuición femenina..."

Ze ondo! komentarioen rekorra!
Mamu bat gehiago uxatua...

Xabat dijo...

ueeeee, zorionak!
Ba komentariro originalan ariyai segiz, gaur attu naiz aspaldiko penak guatzen, pena latzak ta oik negan euki duen eragiña ikusten... azkenian neguba pasatzian udaberriya etortzea, ta udaberrin loriak! /ezta komentariyo gay bat e!)

*Nahia* dijo...

Hasteko, ez dakat komentario gay-en aurkako ezer...

Ta jarraitzeko, udaberria etortzen da bai, baina lore guztiek dituzte arantzak, edo polena, edo xomorroak...

*Nahia* dijo...

portzierto... emaiozu zure blogai astindu bat...

Xabat dijo...

Bai, on guztiyak daka zeoze txarra, baño aizu, ona danian fijatzia obia izangoa. Nik pertsonalki nayoet aurrea beira eon, pqasatakotik zeoze ateraetela pentsatuz. Azkenian batzuk badijuaz, ta bestiak hartu biar bean lekuba, enfin...

*Nahia* dijo...

Ez det uste inork besteen lekurik hartu behar duenik, edo behar lukeenik agian hobeto... Bakoitzak bere lekua, bidea hartu behar du eta agertzen diren oztopoak saltatu, txikitu edo gainean hartu... baina bakoitzak berea...

Xabat dijo...

bakoitzak beria, jainkuan legia, ta preziyo berdiñian exerita obia. Norbere bidia bai, noski dakaula, ta jun dianak ezin dia ordezkatu, oire argi do, baño famili-gizarte inguru kosmos ortan eginbiar batzuk hartu biarra daude ekilibriyua mantendu, ta sistema osuak aurrea segiko badu. Azkenian kotxe batei pieza bat izurratzian, aldatu in biarra do, bestela kotxia eztabil.
Nere bloga ustet mundu osoko frakasoik haundina dala... nayote bestianetan komentayuak idaztia!

*Nahia* dijo...

gaur profundo zaude e... o agian beti zea hola...nola ez zaitudan ezautzen ezin jakin...

frakaso handigok ikusitut e... inork irakurri ez eta idazten segitzen degunona adibidez...

Xabat dijo...

Ez, normalian superfizialagua naiz, ta txoakeri sado-gayak ta olakuak idaztettut, baño hgaur eun xenxiblia dakat...
Ta ez kejatu, nere bixitan topia 11 bixita izan dia ta...

*Nahia* dijo...

ba ordun atea kalea, hartu furgoneta ta jun mendin batea...

ikusikozu ze ondo... bi aukera edo zeharo sensible itzuliko zea o normal-normal...

behintzat ez eon ordenadore aurren, erotu egingo zeala...

Xabat dijo...

ez, uain eon biarra dakat, baño geo kalori batzuk erretzea jungo naiz... aber aste santuk azkar allatzeian. Gustoa aldeingo nuke tenporada bateako afrika aldea, baño beikulua ta denbora falta zaizkit! Enfin!

*Nahia* dijo...

joe... ez dezu aspirazio gutxi... Afrika...
Ba ordun ikasi nere partez... o prestatu antzerkirako ariketak... oain zure erruz argazkik beidatzen jarri naizela.....

Xabat dijo...

ez, aspalditik dakat afrikan llamada nere barrun... uaingoz MArruekos bakarrik zapalduet kontinente hartan, 3 aldiz, baño sakonago sartu biarra dakat... bestela enaiz lasai geatuko skeula.

*Nahia* dijo...

Beti dago denbora, eta egunen batean izango dezu aukera... bitartean badakizu, ingurua ezagutzera...

Elurretara adibidez, izozteen esperientziaz gozatzera...

Xabat dijo...

Bai, bai, ya in dittut buelta batzuk europatik, amerikane zeoze zapaldu genun, asia puntta re bai, ta oixe, afrikan gioko muturrian ibili gea... uaingoz aste santutan kopenhague ta amsterdamea, ta udarako ikusiko deu... bota zazu anta gañetik, oztuko zea ta :P

*Nahia* dijo...

hoztu ez, aislatu degu ya ta...

bihar goaz elurreta, ea ez den ezer raroik pasatzen...

zure erruz ez nao ezer aurreatzen ta postak idatzi (furgoneten bat dao hemen gainen...), hemen, foron... ein behar ez dudana egiten nabil!

Xabat dijo...

ze postetan ai zea ba foruan?

*Nahia* dijo...

http://www.furgovw.org/index.php?topic=185707.0

http://nahiaetaezina.blogspot.com/2010/02/furgonetan-bidaiatzeaz.html

txat bat ematen du honek...

Xabat dijo...

blog-txat... furgonetako kontuk blogian jartzen aste bazea... azkenian forua, hau ta ua... erotzen bukatukozu. Ni olaxe ibiltze naiz. Iya foro osua irakurtzet nik...

*Nahia* dijo...

aspaldi erotu nintzen... hortan ez dago arazoik...

hala ezautu ninduzunen ez zitzaizun iruditu?

Xabat dijo...

Nik ezautze al tzattut ba?

Anónimo dijo...

You nicely summed up the issue. I would add that this doesn’t exactly concenplate often. xD Anyway, good post…

Anónimo dijo...

top [url=http://www.001casino.com/]casino online[/url] brake the latest [url=http://www.realcazinoz.com/]free casino games[/url] unshackled no store bonus at the chief [url=http://www.baywatchcasino.com/]casino compensation
[/url].