Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-09-11

mina plazer?




Askotan entzun diot jendeari depilazioak izugarrizko mina ematen duela, behin depilatu eta gero "kutxilara" pasatzea erabaki duen jendeaz...

Baina beti pentsatu izan dut ez duela hainbesteko minik ematen, are gehiago, plazer bat dela esango nuke. Mina ematen du batzuetan baina beti da plazerra. Garrantzitsu sentiarazten dizu, polit eta "mimatu" egiten zaituzte.

Zu iritsi, erdi biluztu eta amakan etzaten zera. Orduan begiratzen hasten zaizu emakume polit bat eta argizari beroa jartzen dizu azalean edozein kontu kontatzen hasten zaizun bitartean. Eta berehala hasten dira ziurrenik gezurra diren hitz politak: "ze ondo daukazun azala", "ui zenbat argaldu zeran..."

Eta zu bitartean etzanda, beroa, tiroia eta eskua nabaritzen gorputzean zehar.

Eta amaitu aurretik krema hotza masaje goxo batekin lagundua.

Eta erregina bezala joaten zara etxera.

Zergatik ez diozue mutil askok beldurra? Gustatuko ote zaizuen beldur ala?

7 comentarios:

Anónimo dijo...

what happened to the other one?

Anónimo dijo...

Nik askotan (bueno ez horren sarritan) aurpegia depilatzen dut! Gorputz osoa berriz, zertarako depilatu inork ikusiko ez badu?

Masokista izatekotan (izan ere banaiz) bestelako min motak nahiago ditut nik :P

*Nahia* dijo...

gustu kontua da.

niri izugarri gustatzen zait azala leun dudanean krema eman eta ikutzea.... beste batzuei ez.....

eta beste minez..... beste egun batean!

Anónimo dijo...

iep!
nik ere aurpegia "depilatzearekin" nahikoa dut oraingoz...

hala ere aitortzen dut depilatzerakoan entzuten den "rass" horrek atzera ematen didala

beraz enaiz hasiko erraten" ba! ni ere depilatuko nintzen lasai ederrean"...dena zuentzat!jejeje!

animo! ongi segi!!

*Nahia* dijo...

julen........afeitatzea ez da depilatzea.

eta depilatzean ez da "rass" hori entzuten... probatzera animatu, hanka erdiak, belauneraino edo bizkarra edo bularra....

probatu eta kontatuko diguzu!

Anónimo dijo...

ni mutila izanik hankak depilatzen ditut eta zuk kontatu duzun berdin berdina sentitzen dut plazer bat da.

Anónimo dijo...

ni mutila izanik hankak depilatzen ditut eta zuk kontatu duzun berdin berdina sentitzen dut plazer bat da.