Inolako arrazoirik gabe gauzak gaizki jartzen direnean gauza guztiak beste era batean ikusten hasten gara.
Gehien zaintzen garen uneetan gaixotzen garenean, sendatu beharrean okerrago jartzen garenean, egunetik egunera ahultzen goazela ikustean eta froga batetik bestera norantza galdurik goazenean ezin ulertuan erortzen gara.
Eta pentsatzen jartzen gara gauza guztietan buruko minak uzten digun bitartean. Eta akaso sukarrak garamatza lehenago izan ez genituen pentsamenduak izatera eta are gutxiago ulertzen dugu.
Eta hoberen geunden unean gertatzen bazaigu ikasketak, lana eta bizitza ondo doakigunean gertatzen bazaigu hondoratzen hasten gara unibertsoko zulo beltz horietako batean.
Oparia
-
Gaur, aspaldiko partez, mintzatu gara telefonoz. Eta hitz egitean zerbait
mugitu zaigu barruan. Elkarrekin biluzik egoteko eta basatiki larrua
jotzeko gogo...
4 comentarios:
Kaixo Nahia,
igual zuri oporosteko zulo beltzak harrapatu zaitu ere iraileko hastapen hauetan.
Dena den zuloa beltzagoa bada, animo, nere esperientziaren arabera zurrunbiloaren beste aldean argia ohi dago esperoan.
Agur ezinA
opor osteko zulo beltza balitz gaitz erdi, oporrak izanaren seinale izango litzaketelako... oporrik ez azken urteetan... opor ostekorik ez beraz.
Mila esker, ea zuloa goiz argitzen den anonimo jauna/anderea.
Esan liteke gauzak gaizki doazenean menda begietatik kentzen dugula, gauzak diren bezala ikusten hasten garela eta ez izan nahiko genituzkeen bezala. Hori esan liteke baina ez dut uste guztiz egia denik, orduan zer egin zuloan zaudela dirudizunean? Zuloko bestaldetik irten. Azken finean hain gutxi zulo beltzei buruz! Beharbada zuloa zeharkatzean magnetismo izugarriak penak eta atsekabe guztiak erakarriko ditu guregandik urrunaraziz.
Zeri diozu beldurrik handiena hondoari eta argirik ezari?
Zulo beltzean murgiltzean bidelagun bat behar izanez gero, esatea besterik ez duzu. Isilik zure ondoan geratuko naiz, hitzegin behar duzunerako edota irrifar bat zure ondoan behar duzunerako.
Animo polita eta muxu handi bat!!!
Nora
Publicar un comentario