Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-09-22

EHU, GAUR eta SOFTWARE LIBREA

Aurtengoa da EHUko automatrikula internet bidez edonondik egin daiteken bigarren urtea... eta arazo berdinek diraute.

Iaz poz-pozik abiatu nintzen esandako orduan matrikula egitera Gasteizera joan beharrik ez nuelako... eta hasi nintzen, hasi nintzen bai. Beti bezela Mozilla Firefox erabili nuen, eta itxuran dena ongi zebilen. Ikasgaietara iritsi aurretik datu estatistiko batzuk bete behar dira, datu pertsonalak... eta hori guztia egin nuenean iritsi nintzen ikasgaiak hautatzeko orrira.

Hautatzen saiatzen nintzen eta ez zidan uzten, bat probatu eta gero bestea, eta bestea eta ezer ez... inzidentzien telefonora lehen deia. Berriro hasieratik hasteko esan zidaten, eta berriro aurreko pausu guztiak ondo egin ondoren arazo bera. Bigarren deia. Nire konexioak edo ordenagailu motelak izango zutela errua... ezinezkoa, laneko ordenagailu potentetik ari nintzen... eta berriro saiatzeko esan zidaten. Berriro pausu guztiak eta...... berriro arazoa. Hirugarren deia..... eta oraingoan beste batek hartu du zenbakia... lehenengo galdera: zer nabigatzailerekin ari zara? .....Internet Explorer erabili behar duzu. Nire harridura, haserrea... ulertzen ez nuela esan nion eta arazoa konponduko zutela aurten nabigatzaile guztiak erabiltzeko, lehen urtea zela....aitzakiak.

Internet Explorerrarekin berehala lortu nuen matrikulatzea.

Eta aurreko astean berriro tokatu zitzaidan matrikula egitera... eta iaz bezala hasi nintzen... eta iazko arazo berdin berdinekin topatu nintzen... eta haserre deitu nuen eta "ez da gure errua" esan zidaten... nire errua izango balitz bezala... eta Explorerra izango ez banu? Matrikulatzerik ez?

Baina kontuz... gero mila programa izango dituzte software librea bultzatzeko... baina etxekolanak egin gabe....

2 comentarios:

Josu Mendicute dijo...

Ba nik inolako arazorik gabe, Macbook batetik, Firefox nabigatzailetik egin nuen matrikula hilak 18an...

Nahia dijo...

Arraroa egiten zait ba...

Nik Windows XP batetik egin nahi izan nuen eta iaz ere bai eta ez zidan uzten. Eta deitu eta Explorerra erabiltzeko esan zidaten... beraz ziur ez nintzela bakarra izango.

Hala ere, zuk egiterik izan bazenu, zorionekoa zu!