Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-08-06

mugikorrak erabiltzen ez dakizuenei.......(Iñigo, Alexen lagunari batez ere)


mugikorren boom-a duela urte gutxi izan genuen eta ordutik gaurarteko denboran ematen du gizartea erotzen hasi zaigula....
lehen telefonoen beharrik ez genuen eta gaur, edozein gauza egiteko erabiltzen ditugu...
dei galduak, sms mezuak, bideo-deiak, deiak... eguneroko gauza, eguneroko gauza baina gehiago UNEOROKOA....
baina ez dezagun ahaz ordutegiak egon badirela eta nahiz eta gu agian esna, juergan eta mozkortuta egon beste batzuk akaso, ziurrenik lo egongo direla, edo lo hartu nahiean, edo minez lurrean etzanda....
beraz mesedez, irakurle hori, hurrengoan gauez deitu behar badidazu izan dadila gauza garrantzitsu bat esateko, edo bestela, esna nagoelaren ziurtasuna daukazunean deitu, edo bestela perdida bat egin eta esna banago erantzungo dizut edo deituko dizut.......
baina arren, otoi, erregu......ez nazazu esnatu gaizki nagoenean.
muxu handi bat

1 comentario:

Anónimo dijo...

Zuk ondo esaten duzun bezala, lehen telefonoen beharrik ez genuen eta gaur, edozein gauza egiteko erabiltzen ditugu. Gaur egungo gizartearen ezaugarrietako bat azkar kontsumitzeko produktuek duten arrakasta da, eta nahi edo ez, mugikorrek gizartearen gogoak eta nahiak betezten dituzte.
Erabilerari buruz esan behar da denetatik dagoela. Mugikorra gabe bizi ezin dutenek ez dute askotan ondorioetan pentsatzen, eta zure textua adibide gisa erabil daiteke.
Hau ez da nere kasua, zeren normalean mugikorra gauza praktikoentzako erabiltzen dut.
Ondo ulertzen dut zeren pertsona askori bezala neri ere gauza bera egin didate, eta hemendik barkamena eskatzen dizut.
Hurrengoan gauez deituz gero, gure "txoko" famatura gonbidatzeko izango da.
Muxu haundi bat.