Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2010-05-12

Arazo handi bat daukat.

Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat "bi muxu"-en ohiturarekin. Inoiz ez naiz izan muxuak derrigorrez, protokoloz edo nahi duzuen bezala deitu ematearen zalea, ez muxu ez besarkada ez ezer. Ez zaizkit gustatzen derrigorkeriak.

Eta bi muxuekin arazo handia daukat. Ez dakit bi muxu ematen. Bai, eta pentsatuko duzue oso erraza da ba! Bi muxu eta kitto. Ba ez da hain erraza! Niretzat ez behintzat.

Txikitan ezkutatu egiten nintzen muxu bat eman behar nuenean, ez nuen ezta osabaren pagaren truke ematen eta pagarik gabe geratzen nintzen. Gero, muxuak ematen hasi nintzen, baina ez bi muxu, beno bai, bi muxu ere bai, baina 3.arekin.

Arazoa da ez dakidala bi muxu ematen.

1-Ez dakit zein aldetan ematen den lehena eta horrek tupust batzuk sortzen ditu, egoera deserosoak...

2- Ez dakit muxuak eman behar diren ere. Askok masaila jarri besterik ez dute egiten, beste batzuek muxua aurpegitik 2 zentimetrora ematen dute, eta beste batzuk masaia babaz betetzerainoko muxuak ematen dizkizute. Nik ez dakit zer egin behar den eta horrek deseroso sentiarazten nau.

3- Absurdoa iruditzen zait. Ez diot zentzurik hartzen ezagutzen ez duzun norbaiti bi muxu oparitzeko. Ez diot zentzurik hartzen gogoko ez duzun pertsona bati bi muxu oparitzeko. Ez diot zentzurik hartzen "ematen direlako" arrazoiari.

Muxuak opari oso bereziak dira, maitasunez beteak, goxoak eta gertukoak. Ez dizkiot merezi ez dituenari oparitu nahi.

Arazo handi bat daukat. Arazo handi bat "bi muxu"-en ohiturarekin.

8 comentarios:

Anónimo dijo...

BA aizu, errexa do asuntua. Nai diyozunai eman, goguakin emanezkeo seguru etzeala txokatuko. TA nai eztezunai ez eman ta fuera. oi bai, ematen hasita kontaktubakin eman, porke bi zentimetroa emateian muxuboik... jende snob ultrapijuanak dia, ez jende normalanak :P

Xaft dijo...

aurreko komentariyuare neria da, eztakit zeatikan azaltzean anonimo e...

Nora dijo...

Ulertzen dut esaten duzuna. Gehien bat ulertzen dut gustoko ez duzun norbaiti muxurik ez ematearena, gerturatze deserosoa suertatzen delako.
Neretzako begien lehen kontaktuan eta gorputzaren hizkeran dago pertsona bati muxu emateko edo besarkatzeko galderaren erantzuna. Dedioan dago gakoa. Desioa edukiz gero ez dago masailen aukeraketan zalantzarik, eta estropozoa egonez gero irripar ezti batekin konpontzen da guztia.

Neri bi muxu eta besarkadak ematea asko asko gustatzen zait. Beno, egia esan izugarri gustatzen zait. Aurrean dudana usaintzeko eta azala ukitzeko aukera ematen didalako. Desioaren erantzunaz sortutako egoeratan plazera izugarria ematen didalako usain eta azalaren ferekak. Ta... tira momenturen batean derrigortasun baten menpe murgildurik aurkitzen bagara, ba sikiera, gustoko ez duzun horren informazio gehiago duzulako. Egoera deseroso horren alde positibo bakarra,jjj.

Badakit gustora jasoko duzula, beraz...
besarkada handi bat eta 3 muxu (1. kopetian, 2. sugurran eta 3. uuum ba zeuk aukeratzen dezun tokin)

Nora

*Nahia* dijo...

Ai Nora eskerrikasko! Ez dakizu zenbat behar ditudan gaur besarkada ta muxuak! Ze polita idatzi dezuna!

Buf! ta ze melosa naon!

Eta Xaft... zer egin bi muxu ematera datorrenari eman nahi ez badizkiozu?

Unknown dijo...

Eta beldurrak edo lotsak edo imanen magnetismoarengatik ezin duzunean? Buruak baietz eta hankek ospa, nola egin?

*Nahia* dijo...

Nora! Umeek pila bat galdetu dute zutaz. Oso oso ondo pasa zutela eta besarkada bat emateko zuri. Muxu!!

Nora dijo...

Aiii, potxolada bat dira zure txikitxu horiek!!!
dagoeneko antzezlana egin al duzute?
Jo, ba ea beste egunen batean joaterik dudan.
Muxu kolektibo erraldoi bat zuentzat ere!

Unknown dijo...

Nora!! 19an daukagu aurkezpena! Ze urduri eta zenbat lan! muxu polita!