Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2010-05-13

Begiradak

Izugarria da begiraden indarra. Eta handiagoa begirada iheskorrena. Ez naiz inoiz izan begietara begirada luzeak egin zalea, begirada horiek biluztu egiten dituztelako sentimenduak. Baina begirada batzuk ezin dira ekidin.

Eta zenbateko indarra duten. Indar unibertsala da, innatoa, barru-barrutik datorrena eta kontrola ezina. Gaur 6 urteko ume baten begiradarekin gurutzatu dira nire begiak eta zoragarria izan da. Ilusioa, poza, indarra, maitasuna bidali dizkit izugarrizko goxotasunarekin eta baita beldurra ere. Baina zoragarriagoa izan da berak jaso duena. "Nahia, ondo pasatzen ari zera baina beldurtuta zaude. Zer gertatzen zaizu? Nahi dezu besarkada bat?"

6 urte eta zenbat bizipen. Izugarria. Betirako geratuko den momentua. Bat-batean 11 umeko talde osoa nuen besarkada handi-handi bat ematen. Zoragarria. Zenbat energia eman didaten, indarra, poztasuna... erabateko bakea.

Eta poliki-poliki begiratzen ikasten ari naiz, beldurrak utzi eta arima askatzea. Eta zeinen begi politak aurkitzen diren bidean. Nahikoa da segundo erdiko begirada bat milioika gauza adierazteko; begi horien arima ikusteko.

Begi politez gozatzeko. Arima askatzeko. Begirada eta besarkada handi handi bat.

4 comentarios:

Xaft dijo...

Ikasi beiratzen ez... guatu beiratzen. Txikitan badakigu, ta geo aztutze zaigula ustet nik. Nik leno enun asko beiratzen begita, ta uain bai; Bat, zuzena dalako hitzettezun horrekin komunikatzeko, ta bestia iksuteko nundik dijuan frentian dakazun oi. Begi polittak o itxusik, antzeko izateia nabaritzeko atzian zer don e...

Nahia dijo...

Ba ez, ez da berdina begi politak o itsusiak izatea atzean dagoena ikusteko. Begi politen begirada eustea zailagoa da batzuetan, edo ez, baina arreta begian bertan jartzen dezu eta ez begiradan... eta hor... informazioa galtzen da.

Anónimo dijo...

Neri begietara begiratzea gustatzen zait... neretzako, begirada heltzen ez dizun horrek zerbait izkutatzen duen seinale baita... eta azken finean, horrek ere grazia egiten dit, jendeari begietara begiratu eta beste alde batera begiratzen dutela konturatzeak...

Nahia dijo...

Begirada iheskorren jokoa oso entretenigarria izan daiteke bai...