Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2009-02-06

Atzera begira....

Noizean behin atzera begira jartzea gustatzen zait. Garunaren txoko batean gordeta zeuden oroitzapenak aztertzea... ikustea, sentitzea. Eta gaur halako zerbait egin dut... aurreko sarrera guztiei begira jarri naiz eta zenbat gauza ezkutatzen diren testu bakoitzaren atzean...

Argazkiei begiratzeak baina gauza gehiago ekartzen ditu gogora, argazkiak une onetan ateratzen ditugu eta normalean... Gauza txarrak oroitzea ere ona izaten da...

Eta zenbat aldatzen diren gauzak denbora gutxian, zenbat aldatzen ditugun...

Gogoratzen?

Ezagutu ginen egunaz? Ez dakit nongo festetaz? Udaberri, udara, udazken eta negu eroez? Andoainez? Hernaniz? Donostiaz? Gasteizez? Oiartzunez? Urnietaz? Dei galduez? SMSez? Ametsez? Besarkadez? Kilimez? Muxuez? Erromatarrez? Zubiez? Agur behartuez? Ongi etorriez? Esaldiez? Egiez? Gezurrez? Esan gabe geratutakoez? Bideez? Bidezidorrez? Opariez? Arantzez? Sexuaz? Eskailerez? Hondartzaz? Orduez? Ertzainez? Lotsaz? Erakarpenaz? Tentsioaz? "Batzuek kimika deitzen diote" testuko gauaz? Errege egunaz? Fideltasunaz? Edo fideltasun ezaz? Mangaren bila ibiltzeaz? Ilusioaz? Begiradez? bEROtasunaz? ...?

3 comentarios:

Anónimo dijo...

ni zutaz gogoratzen naiz...

*Nahia* dijo...

zein zeran jakingo banu akaso ni ere gogoratuko nintzatekeen...

Anónimo dijo...

gaur eskatu gabe!jeje!

atzera begira jarri
eta halako batean
aspaldi idatzitako
testuak zeuden tartean
bakoitzak istorio bat
zuen atzeko partean
oroitzapenak murgildu
zaitu iragan betean
momentuan idatziak
momentuko aldartean
nola utziko dituzu
antziak ta apartean?
atzera begiratzea
ez da izango kaltean
orainaz ta etorkizunaz
azten etzaren artean