Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-11-08

gauERO, egunERO



EROtismoaz gutxi hitz egiten omen dugu euskaldunok. Gutxi praktikatzen omen da sexua hemen. Euskaraz ezin omen da sexuaz hitz egin.

Eta ez, ez gaude ados. Geroz eta blog, idatzi, elkarrizketa eta gau erotiko gehiago digu gure inguruan. Gehiago gara ausartzen garenak. Gehiago onartzen dugunak. Sexua hor dago eta gozatzekoa da, eta zergatik ez gozatzen dugunaz hitz egin.

Eta geroz eta gauza gehiagora irekitzen dugu burua eta gorputza. Eta geroz eta lotsa gutxiago dugu. Eta berdin dio besteek zer pentsatzen duten. Eta gauEROtikoak antolatzen ditugu, eta tupersexak, eta lentzeria berria, eta kremak, eta jostailuak.

Eta berdin zaigu.

Euskalduna naiz eta harro nago.

6 comentarios:

Bizia(z) gozatu dijo...

"Gehiago gara ausartzen garenak. Gehiago onartzen dugunak. Sexua hor dago eta gozatzekoa da, eta zergatik ez gozatzen dugunaz hitz egin."

guztiz ados...
baina ez da hain erraza : gure gizartea ez da êntsatzen dugun hain librea. "Normak" nagusi dira beti, eta horrekin batera "zer den ongi/gaizki" ezaugarri partekatuak...

Baina hitz eginez handitzen gira...

http://biziagozatu.skyblog.com

*Nahia* dijo...

eta gizartea ez al da aldatzen guztiok aldatuaz? Obamak mundu osoa alda badezake guk hau egingo ote dugu...

Nora dijo...

Etxean gau EROtiko polita izan genuen. Orain festa EROtiko irekia prestatzeko ordua da...
Ostegun honetan lehen entsegua.
Nahia, kontua aurrera dihoa!!! jjj
Ea zerbait txukuna prestatzeko kapazak garen.

Muxu handi bat

Nora

kabaretaria dijo...

SEXkal Herria! Hobeto legoke horrela... mintza gaitezen ba, erotismoaz, sexuaz, gorputzez, lentzeriaz... mintza gaitezen eta praktika dezagun...

*Nahia* dijo...

hobe genuke bai SEXkal Herria...

bizia_gozatu dijo...

..
zure adibidea segituz...
nire blog-a euskarara pasatzeko apustua egin dut...
ikusiko zer aterako den...
muxu bat

http://biziagozatu.blogspot.com/