Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-11-05

egunez bero, gauetan hotz

eta egun guztiek dute euren gaua.



Hori erantzun nizun "bihar beste egun bat izango da" esan zenidanean. Barre egin zenuen, negar egin nahi zenuen. Bi muxu eta hurren arte. Hurrengorik egongo ote zen jakin gabe. Beste bi muxu emateko aukerarik izango den jakin gabe.

Eta ez zenuen atzera begiratu metro batzuk urrundu zinenean. Denok egite duguna egitea ahaztu zenuen. Edo akaso zure aurpegia ezkutatu nahi zenuen.

Ez, ez zen egun ona izan. Edo ez zen gau ona izan.

Eta hurrengo eguna ere ez zen hobea izan. Ezta hurrengoa ere, ezta haren hurrengoa ere.

Eta egun guztiek izaten zuten euren gaua. Eta gau guztiek nahi zituzten bi muxu horiek, besarkada bat, dei bat, afari bat, izozki bat.

Baina ez dut goserik.

Eta gau honetan ere ezin dut lorik egin.

8 comentarios:

etxekalte dijo...

Eta gau guztiek bere eguna. Egun batean argitzen denean gosez izango zara berriro, gose asegaitza eta atzera begiratzeari utziko diozu.

*Nahia* dijo...

Buf........ gose asegaitza bapatean ere ez da batere ona...

kabaretaria dijo...

Ez, asegaitza bat-batean ezin da ona izan... agian zerbait pikatzen hasi beharko duzu?

*Nahia* dijo...

pikoteoa ez da ideia txarra.... zer jan bilatzen hasi beharko naiz... proposamenik?

Anónimo dijo...

jan txaka pixka bat

Nora dijo...

Gau EROtikoan probatu genuen olio irristagarri goxo horietako bat?
baina noski, beste baten azaletik miazkatua...

*Nahia* dijo...

ummmmm ze ideia ona Nora...

ea kandela eta beste gauzak azkar iristen diren...

Julen dijo...

Tamalez ez dugu lanik egiten gauez, ez behintzat hutsuneak betetzeko moduan. Horregatik dira alderantzikatutako denborak gaua eta eguna, zuria eta beltza, umeen ipuinen sinpletasunean bederen.

Oraindik entzun gabeko ipuinen bat badago ordea, egunero biltzen garen plazan hutsunerik agertzen ez dena, adibidez, zeinetan ez baikaren goseaz akordatu ere egiten.

Baina zain gaude gauak eta egunak noiz bat egingo, plazaren berotasunera noiz hurbilduko.

Ordura arte, animo.