Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-04-18

GIZAKIA vs. JENDEA

Azken aldian eztabaida asko ari dira sortzen "gizaki" terminoaren inguruan...

Batzuen iritziz "gizon" hitzetik dator eta beraz gizaki, gizarte... hitz matxistatzat jo daitezke (history= his + story-ren ildotik doan teoria da).
Baina egia da, euskaraz fonetikoki zein gramatikoki ez dagoela ezer gizaki-gizonetik datorrela baiezta dezakeenik. -on>-a ez baita beste hitzetan betetzen.

Beste batzuen iritziz, gizon, gizakitik datorren hitza da, eta gizaki ere beste nonbaitetik datorren zerbait.

Orain, nire teoria... inongo oinarririk gabekoa, inongo frogarik ez dut baina beno, egun batzuk daramatzat honen inguruan pentsatzen eta hau da nire teoria:
- hizkuntza batek inguruan duen errealitatea islatzen duenez pentsatzekoa da "izan" aditza euskararen oinarrian zegoen aditza zela, existitzen zena adierazten zuena.
-izan-etik --------izaki sortuko litzateke, dagoena adierazten duen hitz moduan. beraz, izaki=dagoena (gaztelerako ente, ser)

- izenordeak (ni, hi, hura, gu, zu, zuek, haiek) hizkuntza guztien oinarrian daude eta beraz pentsa dezakegu iraganeko euskararen oinarri ere bazirela.

- "gu" garen "izaki" adierazteko zilegizkoa da pentsatzea
gu+izaki= gizaki (u+i= i)
- gizaki horretatik, gu izaki onak garela adierazteko "on" gehitu zitzaion ziurrenik-------- gizaki+ on > gizon ematea onar daiteke. hizkuntzen ekonomiari jarraituz.

nire ustez emakume beranduago sortu zen hitza da giza espeziearen ar eta emea bereizteko, emea+ kumea osaketatik eta orduan esleituko lietzaieke "gizon" gizaki arrei.

teoria hutsa, oinarririk gabea baina jorratzeko asmoa dudana. ni ez naiz jende erabiltzearen aldekoa gizaki erabiltzen zen leku guztietan, jende gure inguruko hizkuntzetan beste konnotazio batekoa delako, eta niretzat gizartea eta jendartea ez direlako sinonimoak.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

iep!
joe, Atxaga kolatu zaizulako, bertzela Euskaltzaindiako plaza zuretzako zen!

orain nire duda Gizon eta Emakume hitzei dagokienean. Jakinda edo suposatuz Gizon:"gu izaki ON" eta emakume "Emea+KUME" dela,...ez al du hitzak berak baztertzen sexu emeko pertsonak? hau da, zergatik arrak Onaren izena du eta emak "kumearena"? ez al da baztertzailea gizonari "On" bezalako adjetibo bat jarri eta emeari "kume" soilik jartzea?

Teoria ona zurea baina duda ttiki hori sortu zait, eta ea balio dizun gaia jorratzerako orduan.

ongi segi!

Anónimo dijo...

kaixoo!!
jaja teoria bitxia ta ona iruitu zait egiya esan...bñ eztet ortako bakarrik idazten, badaramat denbora luzea zure bloga irakurtzen, behin sartu nintzen kasualitatez ta oain....jeje itzela!:) Nungokoa zea..?

*Nahia* dijo...

eskarrikasko julen, baina asko daukat oraindik ikasteko, Atxagak nik baina gehiago merezi du.

eta beste irakurle/idazle anonimo horri esan donostiarra naizela. besterik?

beno ba eskarrikasko biei irakurtzeagatik eta gehiago pentsarazteagatik.

Anónimo dijo...

ba..nire Antropologiako irakasle batek (bueno, Antropologiako aukin doten irakasle bakarra) (eta Antropologia irakasten zauenez, diñot nik zeozer jakingo zauela honetaz...) zure teoria bardine garatu zauen, gauza ezberdin batzukaz: euskal aditz laguntzaile guztian 1. pertsona plurala marketako elementue "g" da, beraz "g"+izaki = gizaki (gu izaki).

beste guztie ya, eztakit.. zuk uste onak garela? Nik dudea dekot, nire lehengusuek dio gizakia ez dela izaki ona...baia bueno, hortik etor daiteke, igual de "huevon" bebai, arrak barrabilak badekiez, eta hori marketan dabizenez askotan, (batez be eskue frakara eroan eta harro harro azkurea kendu gure daurienean) ba "gizaki arra" adierazteko hitzan ere igual markatu nahiko zuten.. gizaki+huevon= gizon. batek daki!

:-P