gauza asko esan nahiko nizkizuke
ondo zauden jakin nahiko nuke
faltan botatzen zaitudala esan nahiko nizuke
zurekin hitz egin behar dudala esan nahiko nizuke
parranda on bat bota nahiko nuke zurekin
aspaldiko gauzetaz hitz egin
orainaz
geroaz
                                                                    zutaz
nitaz
                              bizitzaz
zure berri izan nahiko nuke
dei nazazu, idatz iezadazu
esan nahiko nizuke.......
Oparia
                      -
                    
Gaur, aspaldiko partez, mintzatu gara telefonoz. Eta hitz egitean zerbait 
mugitu zaigu barruan. Elkarrekin biluzik egoteko eta basatiki larrua 
jotzeko gogo...
 
 
 
 Entradas
Entradas
 
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario