Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-02-09

zaharrak berri...

sinestezina. sinestezina da...... berriak ikusteko eseri naiz duela 10 minutu eta ezin dut sinestu...

euskal herriari buruzko berriak zorixarrez, sarriegi dira berdinak... beti berdina, zaharrak berri, ezer ez da aldatzen... eta oraindik badirudi ezer ez dela aldatuko...

3-4 epaiketa injusturen inguruko berriak, 18/98, zaldibiarrena, iruñakoa... ahotsak plataforman desadostasunak (proiektu polita zirudien, ametsa zen agian... esnatzeko ordua ote?), legebiltzarrean De Juanaren inguruan hitz egin dute... baina berak gose greban jarraitzen du...

badirudi gure bizitzak estuki lotzen direla entzutegietara... ezin dugula ezer egin epaiketa batean bukatzeko, gehienak epaiketa eroak... inongo oinarri sendorik gabeak...

eta zein da gure delitua? uste dut jaio garen lekuan jaiotzea dela egin dugun akatsik handiena....

1 comentario:

Unknown dijo...

Apa Nahia!!!

(bakit fuertia dela azkeneko iruzkin honen ostean hurrengoa komentatzea, baina irakurri ta ulertukozu)

Lehenengo ta behin zorionak eta eskermila: gaztaroaren arimaoldeak jasoko zituen euskal blog hau gure esku jartzeagatik... falkon krest honek barneko ariak tenkatu dizkit...

Neuk badakit blog batek zertarako balio duen, baina hortik erabiltzen jakitera...

2007ko otsailaren 12an idazten dizut, lotzen gaituen gaiaren artikuluan, baina eztakit ikusiko duzun, asieske, hackeamendu txiki bat ingotzut eta azken mezuan ere kopiatuko dut.

Gauza hauxe da: Ezetz jakin Jon Mikelek nori deitu dion aurtengo udalekuak (lantaldea, baldintzak, proposamenak...) prestatzeko??

Ba bai, eroen jaun honi. Eta lantaldea errepikatu nahi dute... Gainera ia ez gara lizentziatu gabekoak, beraz ezingo gaituzte praktiketan kontratau (neuk hortik joko dut 23an edukiko dudan bileran).
Beste guztiekin kontaktauot, baina zure maila galdurik geneukan; googlen nahia alkorta jarri ta masmauen antzera amarauneko harietan saltoka... NAHIATAEZINA.

Eta bai ezinezkoa zure helbidea topatzea!!

Interesik eukitzekotan (eta ez eukitzekotan ere, neuk badaukadalako, bestela zure blog hau mezuz uholdetuko dut...) bidali mezutxo bat gontzfernandez@gmail.com helbidera!!

Ondo ibili, ta Fuck the Mutuas!!!