Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-01-28

egia da!!!!!!!!

askotan, sarriegi akaso zerbait gertatzen hasten zaigunean, sentimendu bat hasten zaigunean ez dugu onartu nahi izaten.

okerrena beste norbaitek horri usaina hartzen dionean iristen da.... beste pertsona hori onartu nahi ez dugun egiaz hitz egiten hasten zaigu, eta entzuten diogun bitartean urduri jartzen hasten gara...

ez dugu egi hori entzun nahi, ez dugulako onartu nahi... baina bapatean onartzen hasteko garaia hasten da eta egi hori ukatzen hasten gara urduri antzean..."keba keba, ezetz, ez esan txorradarik, ez ez, nou nou, ezta brometan...." ukatu eta ukatu hasten gara. behin eta berriz ukatzen...

horrela ukapen hori sinistuko dugulakoan edo... egia hori onartu behar izango ez dugulakoan....


baina ez al da hobea egi hoiek onartu eta aurrera jarraitzea???????

3 comentarios:

caomeishengdai dijo...

Hello! Mozilla Firefox web browser has updated,Please visit my blog,Free download Quickly

ion dijo...

Batzutzan eta segun egoera, aurrera jarraitzeko ere akaso hobe da,zure burua engainatu eta aurrera jarraitzea,baina noizbait bueltau beharko dezu eta onartu hori seguru

*Nahia* dijo...

baina ez al da hobea zuzenean onartu eta engainu eta gezurrak ekiditea zure buruari?