Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-02-19

aukerak.... BIDE ONEAN AL GAUDE?

egunero hartu behar ditugu erabakiak...... uneoro. gauza bat egitean ordea beste milaka alboratzen ditugu...... eta azken aldian sarriegi pentsatu izan dut erabaki bat gaizki hartzen dugunean atzera bueltarik ez dugula.....
bide bati ekiten diogu onena dela uste dugulako, momentuan hori desiatzen dugulako edo hego haizeak eman digulako...... nork daki arrazoia...... baina bide bati ekiten diogu, ilusioz, gogoz, indarrez........

baina bide horri ekin diogunean bide asko atzean utzi ditugu eta hoietariko asko ez ditugu berriro ikusiko... baina agian besterenbat gure bideetan gurutzatuko da berriro ere..... eta orduan zer? aukeratu genuen autopista utzi eta irteera bat hartu behar dugu? garesti aterako zaigun ordainsaria (peajea) ordaindu beharko dugu orduan.....eta akaso bide horrek amaierarik ez du izango, edo amildegi batean bukatuko da..... eta ez, orduan ez dugu atzera bueltatzerik izango.......

eta zergatik eusten diogu orduan autopistari? erosotasuna, ohitura... zein da arrazoia???????

gure bideak direnak direla ere, goza ditzagun eskaintzen dizkiguten ikuspegietaz......

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Autopistaren adibidea gustatu zait, eta horrexeri erantzungo dizut.... Zergaitik?? Oso erraza... Nondik doa jende gehiena??? bertatik... orduan zertarako apurtu burua? beraien bidea segi eta kito...

Alperrak gara, alperregiak pentsatzeko, alperregi bide berriak probatzeko... "Donde va la genete, donde ba vicente..." horixe esaldi aproposena gure jarrerarentzat...

Ez izan ardi!!! bilatu zure bidea!!

*Nahia* dijo...

hori izaten da zailena, zein peaje aukeratu jakitea........
ni saiatzen naiz ardi ez izaten... indar guztiez saiatzen naiz.....

Anónimo dijo...

Sarri handiaren mikroipuintxo bat, ardien kontuaren karira:

Ba zen behin artzai bat, bere artaldea menditik jaitsi behar zuena. Oihu egin zien ardiei jaisteko, eta txakurra ere bidali zuen ardiak xaxatzera...

Ardiak azkar-azkar jaitsi ziren menditik, otsoa zetorrelako ustetan, hiltegiko hitzordura berandu zihoazela jakin barik...

Ipuin hau, baina ondo kontatuta, eta beste "Han izanik hona naiz" liburutxo maitagarrian.