Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2009-10-23

Behobiaren beroketetan

Nabari da Behobia-Donostia lasterketa berehala izango dela. Berdin dio zein ordutan ateratzen zaren kalera, bat baina gehiago ikusiko duzu korrika, eta gehienak fuerte samar gainera.

Beti gustatu izan zait Behobiak sortzen duen giroa, ez da beste lasterketak bezalakoa, zerbait gehiago da, jende asko mugitzen du; askok urte osoan egiten duten lasterketa bakarra da, apustu askoren mamia, urte batzuetan betetzeko helburua... eta ikusle askorentzat urteroko zita.

Baina aurreko egunek ere badute zer aipatua... lasterketan bertan gauza kurioso asko ikusten badira ere (mozorroak, haurtxoen aulkiekin korrika dabiltzanak...)egun hauetan gauza arraro dexente ikusten ari naiz. Bakoitzak lasterketa prestatzeko bere modua du, guztiz errespetagarria baina... askotan barregarria.

Atzo bertan gizon bat ikusi nuen 55 urte inguruko, galarretatik miramonerako aldapan gora, bizkor zijoan, baina haren erropari begira soilik geratu ahal izan nuen. Kiroletako zapatilak zeramatzan (ongi, ongi!), galtza motz zabal batzuk belaunaren gainetik (ongi...), bisera bat zeraman buruan, baina plumifero batekin ari zen korrika, lodi-lodi horietako batekin... kuriosoa. Galtza motzak + plumiferoa...

Kontraste gehiegi... akaso Behobian erabiliko duen mozorrorako ohitzen ariko zen... ikusiko da!

5 comentarios:

kinkitime dijo...

Plumiferuakin korri ittia ondo do izarditzeko, baño berotutakuan eztu earki pasa biar. Behobian fenomenua gipuzku guztin nabaria, hillabete pare bat lenogo denak korrika inuzentiak bezela, ta geo urte guztin plazan pipak jaten. Operazio bikini partez operazion behobia izangoa hau.

Unknown dijo...

Kaixo, nos gustaría contactar contigo para hacerte una pequeña entrevista sobre tu blog, puedes dejarme forma de contacto si te interesa en este correo

Unknown dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
luther blissett dijo...

ni arropa konbinazio ezohikota egina nao ya, ta igual besteik gabe neretakoa da (goatzenaiz findecurso baten forro polarra goraino neramala egun eguzkitsu baten piszinak eta tranpolinak-eta zitun leku batea jun ginala ta hortik gutxia eguraldi hotza ta ni kasi arropa gabe, baina gogua nun ta nei kontra iteko gutxi zeuden...

alegia, jakintzazu ze pasako zitzaion burutik plumiferua hartzeko...

*Nahia* dijo...

Bai arrazoi dezu... auskalo zer pasatu zitzaion burutik... baina orain nik beste teoria bat daukat... aztia zen eta behobian egingo zuen eguraldia bazekien... horregatik entrenatzen zuen plumiferoarekin... ohituta egoteko...