Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2009-09-17

Sekreturik handienak kuleroak zirenean...

Beti gustatu izan zait lentzeria eta kuleroeen mundua. Miresgarria iruditzen zait. Horren mundu zabala da eta horren ezezaguna batzuetan...

Batzuetan diot gaur egun askori ikusten diegulako tanga, edo kuleroak, edo daramatena baina ikusten ez denean hasten da misterioa. Joko bat proposatuko dizuet, bihar ikusten dituzuen 10 emakumeren kuleroak imajinatu... ziur nago 5 baina gehiago ez zenituzketela asmatuko...

Hau mundua, hasi tanga txikienetik, hiru soketatik eta bukatu titietaraino iristen diren "amonen kuleroetan"... miloika forma, kolore, tela, marrazki... mundu bat. Mundu liluragarria.

Eta beste joko bat, neskok, joan zuen kuleroen kajoira eta kontatu zenbat motakoak dituzuen, asko behin erabilitakoak, edo behin ere ez... beste batzuk gasta-gasta eginda dagoeneko...eta mutilak joan gertukoen duzuen emakumearen kuleroen kajoira (baimenik baduzue sekretu horietan murgiltzeko...)... mundu bat kajoiean.

Eta hori ez ditugula media, ligero, konbinazio, bularretakoak... aipatu...

Utzi hegan zuen imajinazioa eta kontatu zein kulero nahiago duzuen...

1 comentario:

kabaretaria dijo...

Joko polita, bai... nik ere imajinatzen saiatu naiz noizbait... hor azpian horrek zer eramanen duen? eta beste horrek? mmmm, eta ligero, konbinazio, mediak... imajinazioa eta bakoitzaren jolasak... jolas ederrak!