Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2009-07-21

Gaur egungo gazteak...

Gaur egungo gazteekin edozer gauza...

Zenbat aldiz entzungo ote genuen esaldi hau. Eta zenbatetan entzungo dugun...

Eta arrazoia badute ere, mundua asko aldatu dela, gaur egungo gazteok beste bizitza bat daramagula, askatasun gehiago ditugula... eta nahi duten guztia.

Baina ez, azken bortxaketen errudun ez dira gaur egungo gazteak. Ez dira gazte izatera ere iristen kasu batzuetan.

Kezka, lotsa eta beldurra sortzen dit honek guztiak. Kezka ez delako behin bakarrik gertatu eta gehiagotan gerta daitekeelako. Lotsa, beraien guraso eta ingurukoengatik. Beldurra, hori delako dagoena.

Beti kalean lasai, bakarrik ibiltzeko arazorik gabe ibili naizelako eta gaur egun gauez bakarrik ez naizelako seguru sentitzen. Mundua erotzen ari da. Ez ote gaitu gu ere erotuko...

2 comentarios:

Billabong ;) dijo...

Aspaldi markatu zenituzten puntu beltzak Donostian. Genituen esateak lotsa ematen dit. Gizonezkoa naiz eta. Puntu beltzak baino, zulo beltzak dira askorentzat. Ezer gertatzen ez bazaie ere horretan pentsatzen dute kalean bakarrik doazenean. Sentitzen dut, biziki, patriarkatu heterozentrista honen gauzak dira. Horrela behar du izan, aldatzen ez dugun (eta oraingoan ni barne) bitartean.

Unknown dijo...

iep!

Oiartzungo Carrefourren ikusi eta bozinik ez jo??? joe Nahia...
bueno ikusten den bezala ezin da etxetik atera e!!jeje!

Hala ere "Carrefour"ekoa ez zen egun berean, astebete beranduago baizik...

ongi segi!!