Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2009-06-18

Donostia.org

Eguneraketa: erantzuna jasoa, arazoa konponbidean...
Orain arte ez dut kexarik izan Donostia.org webgunearen euskararen kalitateaz baina azken asteetan nahiko itzulpen harrigarriak agertzen ari dira eta atzo kexa/iradokizun bat bidaltzea erabaki nuen orriak horretarako duen ataletik. Zergatik? Hau bezalako esaldi xelebreengatik "Donostiaren irudia nahi izan dezu?" eta beste zenbait perla...

Hara nire sorpresa gaur emaila ireki eta erantzuna ikustean:


++++++ al da erantzun on bat? Barkatu baina ez. Errespetu falta bat da. Gutxienez, kexan aipatzen nituen esaldiak erdi zuzendu dituzte, antza ez dira oraindik konturatu DEZU ez dela egokia, DUZU baizik. Tristea da, nabaritu egiten da zati batzuk batek egin dituela eta besteak ez. Berriro kexatuko naiz jasotako erantzunaz, ea zer dioten...

2 comentarios:

www.donostia.org dijo...

Kaixo Nahia:

Akatsak izan ditugu gure sisteman. Barkatu eragozpenak. Bi minutu barru erantzun ona, zuzena eta hitzez beteta(:D) iritsiko zaizu

mila esker

www.donostia.org

*Nahia* dijo...

Mila esker.