Ez zait gustatzen politikarien mugimenduez hitz egitea, ez zait gustatzen hauteskundeez hitz egitea ezta berehala hauteskundeak direla pentsatzea ere. Eta ez ditugun agintariak gogoko ditudalako... ez, ez.
Ez zait gustatzen gauzak nola jartzen ari diren ikustea. Eta ez zaizkit hauteskunde kanpainak gustatzen. Denek beren indarrak erakutsi behar hori.... eta zein izango da modu hobea ahul ahultzea baino?
Lehenengo partidu bat eta gero beste bat eta beste bat eta beste bat ilegalizatu dituzte. Eta orain ere hortan ari dira. Baina ez dute horrekin nahikoa antza. Ideia batzuen adierazgarri izan nahi duten guztiak atxilotzeak ematen du eurentzako modurik seguruena. Noski, denok kartzelan bagaude errazago egingo dute nahi dutena.
Baina lekurik gabe geratuko dira... agian hobe dute Euskal Herria makrokartzela bihurtzea...
Oparia
-
Gaur, aspaldiko partez, mintzatu gara telefonoz. Eta hitz egitean zerbait
mugitu zaigu barruan. Elkarrekin biluzik egoteko eta basatiki larrua
jotzeko gogo...
3 comentarios:
ez, ez dituzte ideia batzuk ilegalizatuko.ahalegin guztiak egingo badituzte ere. ez dute lortuko milaka herritarren hitza isiltzerik, ez. haien prentsan hitzik izango ez badugu ere. eta iritsiko da eguna demokrazia herri honetara iritsiko dena. berandu baino lehen.
Seguru al zaude dagoeneko Euskal Herria ez dela makrokartzela bat?? Askotan iruditzen zait Guantanamoko presoak ere ez daudela horren bigilatuak...
Baina berdin du zer egiten duten, ze gorputzak preso eduki ditzazkete, baina ideiak inoiz ere ez!! Beren burua engainatzen dabiltza gu denok atxilotuta berena egingo dutelakoan, baina ez da horrela...
ez lituzkete gorputzak ere preso eduki behar....
Publicar un comentario