Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-07-20

Batzuek kimika deitzen diote

Batzuek kimika deitzen diote pertsona batzuen artean sortzen den erakarpen berezi horri, besteek ez diete izenik ere ematen.

Baina batzuetan topo egiten duzu erakarpen berezi bat sortzen dizuten pertsona gutxi horietako batzuekin eta sentitzen duzun oro da berezia. Bereziak dira begirada jostariak, irribarre bihurriak, musikaren eraginez egin behar diren belarrirako hitz eta esaldi zoroak, hurbilpen horietan egiten diren laztan goxoak, dantza mugimendu beroak eta jolasean emandako koxka eta masaileko muxuak.

Berezia da dena. Indar edo kimika edo elektrizitate handia sortzen da bien artean eta geroz eta handiagoa bihurtzen da segundoz segundo.

Eta energia ez da desagertzen, behintzat ala irakatsi ziguten ikastolan, eta energia hori beste zerbaitetan bihurtzen da.

Batzuetan erakarpen indarra handiegia izango zaigu eta ezingo diogu distantziari eutsi.

Beste batzuetan energia guzti horrekin alde egingo dugu etxera eta ametsen munduan erreko dugu energia bero hori.

Eta beste batzuetan indar hori guztia bat-bateko haserrealdi eta gaizki ulertutan bihurtuko da eta diskutitzen bukatuko dugu auskalo zein tontakerirengatik.

Eta hurrengo batean energia hori berriro sortuko da.

7 comentarios:

lost dijo...

hor bukaeran aipatzen duzu energia hori hurrengo batean sortuko duzuela: energia, desagertzen ez bada, sortu ere ez dela egiten uste dut. Dena dela, ados nago aipatzen dituzun trasformazio orokor horiek guztiekin, nahiz eta ez zaren detailetan sartu.

Badirudi, energiaren "birsortze" horretan jartzen duela post-ak esperantza (bukaeran aipatzen delako eta ziurra ez delako).
Hau da postaren egitura:

1-Egoera positibo baten deskribapena
2-Energia transformatzeko aukerak:
2.1 positiboa
2.2 ez hain positiboa
2.3 negatiboa
3-Esperantza("eta hurrengo batean energia hori berriro sortuko da")

Kontuan hartzen badugu 20an idatzita dagoela post-a, 19 gauean gertatutako bizipen baten ingurukoa izan daiteke. Horrela balitz zalantzarik gabe esan daiteke:
2.1a ez zela gertatu (bestela zergatik aipatu beste biak?).
2.2a gertatu zitzaizuen lagunari eta zuri (por deskarte y probabilidades).
2.3a "(2.2a baina) okerrago ere izan zitekeen" ideia lagunari (edo zuri) adierazteko erabiltzen da (egoera extremo bat da eta ia ziur ez zela gertatu)

3. puntua: esperantza. honek esan nahi du batez ere etorkizunean 2.1 gertatzea nahi duzula eta hori adierazi nahi diozu lagunari.

Asmatu dut???
(bai aspertu egiten naiz batzuetan eta gustatzen zait kontziente ala inkontzienteki ezkutatzen dena topatzea...)

*Nahia* dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
*Nahia* dijo...

Azterketa polita bai jauna...... pena ez duzula gauza askotan asmatu.. ai ai ai!

Datarena bai, agerikoa zen bezperako kontua izango zela baina bada aspalditik idazteko gogoa nuen testua ere, bezperakoa inspirazioa berpizteko modua izan zen...

Eta zalantzarik gabe esaten duzunean ez duzu asmatu ba!

2.1ean ondo, 2.2an... deskartea eta probabilitateak fallatu dizute ba, eta orain bai... por descarte bakarra geratzen da...

Eta ez... esperantza ez dijoa 2.1era zuzendua. 2.4 deituko diodan aukera berri bat izatea nahiko nukeenera baizik... parranda on bat lagunartean? :)

Ai..... ondo etortzen dira horrelako azterketak baina oraingoan ez duzu bete betean asmatu... hurrengoan akaso?

lost dijo...

upsss! uste baino okerragoa zen... neskamutila duzu orduan!
;-)

*Nahia* dijo...

jajaja, oraingoan hobeto!

Anónimo dijo...

iep!
..."Beste batzuetan energia guzti horrekin alde egingo dugu etxera eta ametsen munduan erreko dugu energia bero hori..."

nere kasuan beti! beraz guztiz ados horrekin...ta bertzearekin ere bai!

ongi segi!!

*Nahia* dijo...

Zein goxoa den kimika hori....