Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-03-10

Zer egin nahiko zenuke hil aurretik?

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Bizitzaren momentuaren arabera galdera horri erantzun desberdina emango niokela uste dut...

Orain argi eta garbi ama izatea. Duela urte batzuk, Egiptora joatea zen nire ametsa, edota zubkontzientean dauden zenbait pertsona ezagutzea. Azken biak bete diren arren gehiago etorriko dira.

Hala ere etorkizuneko gauzak dira horiek. Horiekin amets egin arren egun bizitzea askoz politagoa da. Ea noiz etortzen zaren Nara eta biokin paseotxo bat ematera eeeh...

animo politta!!!

mx

*Nahia* dijo...

Nora nik ez nuke unearen arabera erantzun desberdin bat emango...

nire erantzuna errazagoa da......

BIZI

Anónimo dijo...

Bizi bai, zurekin bat nator.
Hala ere, zure galderaren atzean zerbait zehatzagoa zegoela uste nuen. Beraz, bizi bai, baina nola?

Lehenengo nahi handi eta indartsua izan nuenean, zera pentsatu nuen: "hau da nik bizi/gauzatu nahi dudana". Baina, denborarekin, bideak jorratu ahala, beste nahiak ere bazeudela ikusi nuen, eta lehenengoa garrantzitsua bazen ere, bizitzaren prozesuarekin batera bestelakoak sortzen zirela. Ez dakit adinaren kontua edo izaeragatik ote den, baina hala sentitzen dut nik.

moxu bet

Nora