Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-03-18

Amets bat

Bart aspaldi ikusi ez dudan pertsona batekin amestu dut, eta zoragarria izan da. Denbora igaro ez balitz bezala egon gara ametsean, hitz egiten, dantzan, hondartzan... eta zoragarria izan da.

Denbora igaro ez balitz bezala, askotan ikusiko bagina bezala, inoiz ez bezala, presarik gabe, lasai lasai. Eta zoragarria izan da.

Pena da ametsa bakarrik izan dela.

Ea laster egoterik dugun.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

posten naiz zoragarria izan da :)

Anónimo dijo...

Amets oro betetzen omen da noizbait...

Ni ere horren zain nago, baina orduan eta gehiago dira ametsak, eta orduan eta txikiagoa da betetzearen esperantza...

Baina presarik gabe, lasai lasai, betetzearen eguna iristeko zain segi aurrera!!

*Nahia* dijo...

Ez det uste amets guztiak betetzen direnik... esperientziak ezetz esaten dit...

baina amesteak itxaropena bizirik mantentzen duenez amesten jarraitu behar....

zer litzateke bizitza ametsik ez bagenu?