Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2008-01-25

ixilean gordetzen dugun hortaz....um...... zuk ulertzen didazu....


Sarritan entzuten ditut XXI.mendean gaudela eta liberalagoak gerala eta beste mila kontu....... baina ez nago ados.

Bai, orain harreman "askeagoak" ditugu, kalean muxu eman eta ipurdiak ukitzen dizkiogu elkarri eta sexu-harremanak ezkondu aurretik ditugu eta harro gaude.

Eta harrotasun horrek kezkatzen nau. Harremanak ditugu, askotan bururik gabe egiten ditugu, aukera dugulako, XXI.mendean gaudelako, eta liberalak garelako..... Parranda ondorengo egunean kafetxoari laguntzen dion elkarrizketa tipikoa da..."zer, eta atzoko rubio horrekin zer?", "e! ta tipa hori ze? portatu al zinen?" etabar..... Eta nazka diot. Nazka diot elkarrizketa horri.

Eta nazka diot erabiltzen dugun faltsutasunarengatik. Gai gara aurreko gauean izandako harremanez hitz egiteko..... "jo, ba ez dakizu, hondartzara joan ginen.... eta ze paketea!", "bua, ezin dezu imajinatu ze desastrea izan zen... ez zuen batere kordinatzen", "ala, ezin dezu imajinatu nun bukatu nuen... anoetako eskailera batzutan, k pasada.....". Baina ez, ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.

Egoeraz harro hitz egin arren ez gara gai "titietatik heldu zidan eta bero-bero jarri ninduen", edo "zakila sartu bitartean kriston hotzikara sentitu nuen" edo detaileetaz hitz egiteko. Ez gara gai hau egitea nahi dut eta egidazu honela esateko. Ez gara gai sexuaz beraz hitz egiteko.

Eta pena ematen dit..... sexua maite dut eta!

Maita, maita, maita nazazu gutxio...... goza, goza, goza nazazu gehiago.........

2 comentarios:

Nora dijo...

... sexu arloan liberalagoak garela saltzen digute. Helburua lortzeko baliabide ugariak dituzte gainera. Egunero, bai begi bai belarrietatik janari merkea sartzen digutelarik.

Baina, zer da sexuan aske izatea? benetako askatasun sexuala norberaren baitan egon beharko lukeela uste dut. Bakoitzak, sexua ulertzeko modu bat duen bezala, bere askatasun sexuala eraiki beharko luke. Baina eraikuntza guztiek lanketa bat behar dute, eta orokorrean, jendeak ez du hortan sakontzen, bere askatasu sexuala merkatuan erosi dezakelako, beraz berea dela uste du. Kasu batzuetan hala izango da, noski. Hau da, saldutakoarekin guztiz ados dagoen pertsona bat alegia, hausnarketa sakonaren emaitza eta eman diotena berdina delako. Baina kasu gehienetan inertzia besterik ez da.
Nik, komentatzen dituzun detailez beteriko esaldiak maite ditut. Estimatzen ditut ere pertsona jakin batzuekin (oso gutxikin) bapateko elkarrizketak sortzea, galderak eta erantzunen bila, beste ikuspuntuen atzetik. Hala ere, nire ustez, aske izatea ez dago ekintzaren deskribapenarekin, edota galderak agiteko erraztasunarekin erlazionaturik. Batzuetan hitzegin gabe gauza asko ere esan daitezkeelako... Bai hitza bai isiltasun berezi hori poesia da. Eta zein da garrantzitsuagoa? ba, ez dakit. Agian momentuaren arabera bata edo bestea inportantzia handiagoa izan dezake, akaso pertsonaren arabera, apika bai pertsona bai momentuaren arabera aldatu deiteke erantzuna, beharbada egun horretan goizean jasotako mezu batek erabakia hartzen du, edo zure irria ikusteak...

Aske jaiotzen gara, baina segituan modelatzen gaituzte. Beraz nahi ditugun arloetan aske sentitu nahi izanez gero, lanketa bat jorratu behar dugu. Sexu askatasun horren bilaketan, ondoan norbait edukitzea asko laguntzen du (funtsezkoa dela esan behar nuen, baina ez nuen kontzeptua hainbeste mugatu nahi). Izan ere, gizaki sozialak gara, elkarbizitza estu-estuan bizi gara. Sexua gainera kontaktua da, konplizitatea...


... baina, zer da sexuan aske izatea? erantzuna zure baitan dago

bilaketarekin goza ezazue

koska txiki bat ipurdiko ezker masailean

biziagozatu dijo...

guztiz ados naiz idazten duzunarekin...
Agian egun batez, eztabadaitzeko parada izanen dugun...

muxu bat Iparraldetik