Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-12-12

eguzkilorearen arantzak


Aspaldi eguzkiloreak topatzen ziren etxe guztien ateetan etxea babesteko. Lore zoragarria iruditu izan zait bet, polita, leku gutxitan hazten dena eta arantzaz betea....

Arantza politak, mingarriak, arriskutsuak..... eta ziurrenik arantza horiek babesten zituztela etxeak... baina gutxinaka ohitura hori ere galtzen hasi da..... leku gutxitan ikusiko dugu eguzkilore bat atearen zaindari.... eta horrela hartu gaituzte....

Babes ditzagun berriro ere gure etxeak.... sorginengandik ez bada ere babes ditzagun gure etxeak gaueko iluntasunean berdez, urdinez edo gorriz jantzitako deabruek esnatu eta gure etxeetatik urrun eraman ez gaitzaten.

Bete dezagun Euskal Herria eguzkilorez ea horrela samina, izua eta negarra sortzen dizkigutenek alde egin dezaten...... maite ditugun horiek gure artean izan ditzagun!

Animo politak! laster hemen egongo zerate eta!

Muxu bat.

1 comentario:

julen dijo...

iep! ea ba horrela den eta laister gure artean diren!

portzierto, aber noiz eguneratzen duzun bloga e! niri erraten zenidan baina zure azken idatzia nire azkena baino zaharragoa da...

ala! egonen gara! ongi segi eta urteberri on!