Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-10-20

badakizu zer?

badakizu zer?
bizitza uste duguna baina motzagoa dela...

badakizu zer?
edozein unetan dena amaitu daitekeela, bizitza guztia aldatu daitekeela...

badakizu zer?
edozein unetan maitemindu zaitezkela, edozein unetan maitemindu daitekeela norbait zure begiradaz...

badakizu zer?
egun txar batean edonork lagun zaitzakeela...

badakizu zer?
norbait faltan botatzen duzunean telefonoa hartu eta deitzeko ausardia behar dela...

badakizu zer?
bizitza amaitzen ari dela...

badakizu zer?
une guztiak aprobetxatu beharko zenituzkeela...

badakizu zer?
barkatu eta mila esker esatea zaila dela...

badakizu zer?
benetan esatea lortzen dugunean zoriontsu izango zarela...

badakizu zer?
besarkada bat nahi dudala.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

bizitza amaitzen?????? 20 urterekin????

julen dijo...

badakizu zer?
gaurkoa gustatu zaitela!
jeje!
ongi segi!

Nora dijo...

Bizitza motza da bai jauna,
bizitza sortzen denetik erlojua atzeraka kontatzen hasten da.

Gaurko egunak eta atzokoak garratzia dute, eta bihar... biharko egunak ere garrantzia du, baina zeinek daki biharko eguna egongo den ala ez? Azkeneko honek ximurtu gaitzake, beldurtu, barrua astindu...
baina existentzia kontzeptuarekin batera bidaiatzen duen amorantea da, oso amorante fidela.
Bizitzaren hasiera eta bukaereran arteko maitasun erlazio hori kontutan hartuta, erdibidean dauden laztanak, bizipozak, negarrak, ausardiak, penak, desirak, amorruak, erlazioak, begiradak, koloreak, soinuak .. guzti horietaz gozatzeko parada dugu. Baina horretarako, arreta handia jarri behar diogu gure inguru eta gorputzari, ezen lanean, kalean, kotxean, ezezagunekin, mendian, etxean, lagunartean, etabar luze batetan zoriona topatu dezakegu. Soilik zentzumen guztiak adi eduki behar ditugu, baita usaimena ere (zeinen ondo usaintzen zuen Patriziaren arrozak, uuum!!).

zoriontasunez eta txokolate usainaz bustitako muxu bat

forgiven (pelox) dijo...

bakizu ze?
denai buelta ematen jakin behar dala, datorrena datorrela, ez gaituzte gaindituko!

*Nahia* dijo...

eskarrikasko denei!

lehenengoari, anonimoari esan, izena jartzeagatik ez duela ezer galtzen, izena jarrita ere ez naizela esplikazio eske hasiko eta 21 urte ditudala...

Juleni pozten naizela gustatu izanaz...

Norari, zentzumen guztiak erabiltzen saiatuko naizela, eta erlojuak tik eta tak egiten duen bitarteko une guztiak aprobetxatuko ditudala, baita Halekin borrokan nabilenean ere... eta oraindik txokolatearen zai nagoela....... mxu handi handi handi bat.

forgiven (pelox)-i, ados nagoela, ezer ez gaituela gainditu behar...

muxu bat denei eta mila esker!