Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2007-08-19

Marc... eta beste guztiak...

Urtebete eta zazpi egun igaro dira berria jaso genuenetik...

Eta oraindik ezin sinistu... Eta oraindik batzuetan ea noiz topatuko geran pentsatzen jartzen naiz... eta oraindik ezin sinistu...

Urtebete pasa da... urtebete Ordesa eta Monte Perdido inguruan istripua izan eta agurtu gabe mundu honetatik alde egin zenuen zorigaiztoko egun hartatik... eta oraindik ez naiz gai zutaz lasai hitz egiteko ere... ez naiz gai zutaz gogoratu eta malkoei eusteko.... ez naiz gai zure izena entzun eta gaia segituan aldatu gabe egoteko ere...

Eta ni bezala beste batzuk ere badaudela badakit... eta mina ematen dit horrela gaudela jakin eta hitz egitera eseritzeko gai ez izateak... mina ematen dit gehiago ikusiko ez zaitudala jakiteak, gehiago entzungo ez zaitudalaz konturatzeak eta parrandarik botako ez dugula jakiteak...

Eta saiatzen naiz, saiatzen naiz eta nire buruari egunero esaten diot bihar edo etzi geratuko naiz honekin eta harekin eta hitz egingo dugu gertatu zenaz, askatuko dugu barruko mina eta merezi duen bezala gogoratuko dugu Marc...

baina ez, ez naiz gai...

eta gaur irakurri dut Pirineoetan egiten diren salbamenduen %25 euskaldunei eginak direla... eta Marc katalana izan arren euskaldunekin joan zen egun horretan mendira... eta zenbatetan joango ote gara gu hemendik aurrera... gaur bertan hara joan da pertsona maite bat... eta istripurik egongo ote den???

inoiz ezin jakin. inoiz ezin espero. inoiz ezin sinistu.

muxurik beroena zauden lekuan zaudela...

eta hemen zaudetenei mendian erne ibiltzeko arren, ez nuke berriro horrelakorik jasango eta... ezin diot oraindik buelta eman eta.........

4 comentarios:

Nahikari dijo...

Hau guztia ezaguna egiten zait. Nik ere galdu nuen lagun bat mendian, Udalaitzen, lau urte beteko dira irailaren 25ean. Gogorra da, askatu nahi duzu barrukoa, baina oso zaila izaten da, askotan ezinezkoa.

Geratzen zaigun bakarra, eurekin igarotako uneak gogoratzea, argazkiak ikustea... oroitzapenak.

Animo neska!

*Nahia* dijo...

bai... ez zaigu besterik geratzen...

ezin gehiago egin

Nora dijo...

Raulen heriotzak bizitza desberdin ugari desegin, banatu eta batu egin zituen. Izotzean eskalatzen zegoela bizitza galdu zuen eta inguruko inork ez dugu egun hura ahaztuko.

Nahia, zure baimenarekin, atal honetako ekarpen eta elkartasun hitzak berari ere eskaini nahiko nizkioke.

*Nahia* dijo...

noski baietz....

mendiak min eman arren beti jarraituko dugula beraren beharrean, mendiko haizea, tontorrera iristean izaten dugun sentipena edo pareta bat eskalatzean sentitzen dugunak betetzen gaituelako....

mina eman arren beraiek gogoratzeko erarik onena delako...