Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-10-17

zubiaren biharamunaz

klasean nago eta erne egon beharko nuke baina ez naiz gai.... gaur ezin dut....
egun arraroa da gaurkoa ere...eguraldiak lagundu egiten du... zerua ilun, haize freskoa eta giro nagusia... haizeak dantzan darabiltza hostoak eta hauek firin-faran, noraezean baleude bezala... galduta, beraien gogoak bete ezinean..... haizeak agintzen du euren bidean, euren bizitzan...
geure bizia ere ziur halako indar arraro eta bortitz batek gidatzen duela sentitzen dut gaurkoan...
eta ez, ez dut nahi.....
nire bizitza eraikitzeko indarra nahi dut, behar dut.....
eta faltan botatzen zaituztedanen ondoan...
akaso ez dakizue nortzuk zareten nire egun melankolikoetan nire gogamenaren jabe zaretenak..... akaso gaur deituko dizuet, akaso bihar......ziurrenik inoiz ez.....
laster arte polittak!

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Bizitza berri bat eraikitzen... Ze hitz ezagunak eta zein hitz lagunak...

Animo! Aspaldi hasi nuen bidearen hasieran zaude... ea haizeak etzaituen ni bezainbestetan lurrera botatzen. Erne ibili ur ertzean, bustita zaudenean zailagoa da ta bidean aurrera jarraitzea...

Anónimo dijo...

Beti triste, beti indarrik gabe...Nahita egiten duzu?Ezin duzu ezer pozgarria kontatu?Askotan errazegia da triste egotea. Pozik egon nahi duenak saiatu egin behar du. Nahi ez duenak ezin du!

Nik gauza bakarra dakit triste eta mala letxian eotea aukera errazena da!

horrela egotea gustatzen zaizula ematen du, nik hala uste dut...

*Nahia* dijo...

ez dakit nor zeran eta ez dakit ezagutzen ote nauzun edo ez.... ez zara gai izan zure izena jartzeko edo zein zeran jakiteko bide bat emango zidan ezer jartzeko...
zure aipamenagatik badirudi nire testuak irakurri dituzula eta txukun idatzi nahi izan duzun arren pistarik izan ez nezan "mala letxian" horrek nor zeran pentsatuarazten dit...
baina beno, ez nago beti triste eta indarrik gabe... alderantziz, azkenaldian oihuka dezaket zoriontsu naizela; eta zuk?
are gehiago, amaitzeko esango dizut pixka bat ezagutuko baninduzu jakingo zenuke asko gustatzen zaidala idaztea eta hori baina gehiago esango dizut... idazteko beharra sortzen zait sarri... baina normalean, eta ez zait hain arraroa iruditzen... sentimendu triste eta melankoliatsuak irriari gainjartzen zaizkidanean izaten da.....
sentitzen dut, ez bazaizu gustatzen ez ezazu irakurri.... ez zaitu inork behartzen...
eta amaitzeko....bide berriak eraikitzea ez da txarra eta indar asko eskatzen duen gauza dela esango nuke.... zuk jakingo duzu zergatik kritikatzen dituzun besteak...
ni zoriontsua naiz, eta zu?