Izan nahi dugun hori, lortu nahi dugun hori, behar dugun hori eskura ez daukagunean hasten gara amesten... beraz amestu dezagun elkarrekin...

2006-09-29

aspaldian ez dut hemen idatzi... ez ahaztua nuelako, ez esateko ezer ez nuelako ez eta gogorik ez nuelako ere...baizik eta ez nuelako indarrik, ez nuelako batere indarrik zuei ezer esateko.

baina beno, udazkena iritsi zaigu eta agian bada garaia orritxo honi zerbait gehiago gehitzeko...
ez dakit egia esan zer esan dezakedan baina beno, zeozer aterako delakoan nago...

tira, has nadin. batzuek akaso jakingo dezue aurtengoa ez dela nire urterik onena, are gehiago, nere urterik okerrenetako izaten ari dela, eta uda......buf, udaz zer esan... uda okerragoa izan da. baina beno, ez dakit nondik baina aurrera jarraitzeko indarrak topatzeko gai izan naiz orainarte eta ametsen indarrak asko lagundu dit.
errealitaten lortu ezin nezakeena ahaztu eta ametsetan murgildu naiz gaizki egon naizen guztietan, eta oraindik ere hori egiten jarraituko dut, gutxienez, zoriontasun pixka bat bada ere ematen didatelako.....
beraz, nere aldetik gomendio bat.......kanpoan eta zure inguruan dena ilun ikusten duzun egun hoietan itxi begiak eta imajinatu zure burua maite dezun horren alboan, behar dezunaren ondoan.......hari besarkatu eta orduak igaro... egonean. ondoan duzula sentitu nahiz eta akaso ez egon. indarrak emango badizkizu edozerk balio du!
take care!!!

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Nahia, Ane naz,ikastolakoa, oroitzen? Kasualitatez iritsi naz hona. Asko gustatu zait. Milesker.

----ALTZA HERRIA---

*Nahia* dijo...

joe! ze ilusioa! zemuz? aber ikusten gean! muxu bat ta eskarrikasko kritikagatik

Anónimo dijo...

agregatu. deker7@hotmail.com

----ALTZA HERRIA----

Anónimo dijo...

Ametsetan biziz, zoriontasunaz ihesi ez ote zabiltz?

Uneko zoriona, geroko hondamena ez ote?

Ez dakit zer esan... maite duzun hori nor den jakitea ez da gutxi. Batzuk hor gabiltza ta gure buruaren nahia zein ote bilatuz, nahia eta ezina, baina zein da nahia? Amets bakoitzak bide ezberdin batera narama... eta bide orok Erromara badaramate ere nik ez dut erromatarrik ikusten...

Muxuk eta zorte on hautatuko bidearen jarraipenean! Eta erne adokinarekin! oso irristalaria omen da eta Erromako sarreretan...

*Nahia* dijo...

ez naiz ametsetan bizi, ametsak ihes bidetzat ditut, eta ez det uste ihesi nabilenik... orain arte akaso hori egingo nuen baina jadanik ez, nire bideak eraikitzen hasteko garaia zela konturatu eta horretan ari naiz... aspaldiko partez eta nire bizitzan eragin handia izan duten/duzuen batzuei esker... (muxu bana!)
eta ez dezu uste zure buruaren nahiaren bila ibili beharrean bihotzari entzuten hasi beharko zenukeela? akaso hori da bidea...

buruaz ahaztu eta uneoro _(eta ahal den neurrian) bihotzari segi... hor topatuko duzu zure nahia eta zortea baduzu... ahala.