Ez diot izenik topatzen sentimendu bati. Amorrua, beldurra, haserrea, tristura... ez, horiek ez dira nahikoa. Azken aldian behin eta berriz entzuten ditut sexu erasoen inguruko berriak...
Eta sexu erasoak beraien horretan nahikoa ez balira, azken aldian irakurtzen ditudan honen inguruko sententziak... negargarriak dira....
Alaba urtetan bortxatu duzula? 6 urte besterik ez kartzelan...
Sexu erasoengatik lehenago behin baina gehiagotan kondenatua izan zarela eta berriro harrapatu zaitugula? Urtebete...
Sexu eraso bat egin duzula baina ez zinela bortxatzera iritsi? 3 hilabete...
Hori da justizia. Hori da. Ez besterik. Biktimei eta ingurukoei bizitza izorratzen diete eta hala ere... kalean berehala.
Eta ez naiz hari bizi osoko kartzela zigorraren alde, ez horixe, inondik inora. Baina izan daitezela benetan zigorrak eta ez opor ordaindu batzuk hurrengo erasoa pentsatzen joateko...
Izan daitezela zigor efektiboak eta berriro erasorik egingo ez duten pertsonak atera daitezela kalera... ez dezagun berriro entzun bortxatzaile bat aske uzten dutenean, agintarien ahoetatik "badakigu berriro erasotzeko arrisku handia dagoela baina ezin dugu ezer egin..."
Hitzik ez sentipen honentzat.
Hamairugarren kanpaikada
-
2010a! nork erranen zigun “laurogeitamapikoan” 2010a hain hurbil zenik?
Baina denborak ez duela denborarik galtzen eta gu ere baguzila adinin gotti!
Au...
0 ekarpen:
Publicar un comentario en la entrada